Telesailak

2016ko 4. asteko serieak

Aste honetan serie gutxi izan ditugu. Hona asteak emandakoa.
 

 

Shameless (US) – 06×03 – The F Word

 
Draman mugitu gara Fionaren inpernuetara jeistearekin eta Debbiek haurra izatearekin. Gogorra izan da, batez ere Fiona eta Debbieren arteko azken elkarrizketa; behintzat abestiarenak arindu du kontua. Beste drama bat Ianena izan da eta bukaera horrekin agian pertsonaiari bizitasun berri bat ematen diote. Behintzat Kev eta Vk auzokidearekin dutenak eta Carl eskolan duen negozioarekin alde komikoa jarri dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 06×13 – The Gloves Are On

 
Eta A, edo bere ondorengoa, itzuli da. Azkenean aukera berriak esploratu beharrean, berriro tranpa berdinean erori dira. Hortik zeuden kontu txikiak arin itxi dituzte, Emilyrena kasu, eta ezagutzen ez genuen zerbait jakin dugu. Gainontzekoa betiko lastoa eta gauzak behartzea, maitasun kontuekin lotuta. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 03×02 – Wanheda: Part 2

 
Bukaeran gertatu dena ez dut ulertu. Bere zentzua izango du baina jokoz kanpo utzi nau. Clarken kontu guztia, eman duten buelta guztiekin, horretan bukatzeko. Eta bere bila zeudenak ere, hara ze kasualitatea dena. Gainontzekoa, mendira joatea nahiko behartua eta argiaren hiriarena Revolution eta Caprica arteko nahasketa arraro bat. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna