Telesailak

2016ko 6. asteko serieak

Pixkanaka serieak itzultzen doan. Hona asteko laburpena.
 

 

Shameless (US) – 06×05 – Refugees

 
Etxetik bota dituzte eta horrekin ibili dira, bai prozesua zein ondorioak. Bakoitza bere aldetik bere kontuekin: Debbie kanguro bezela dagoen etxera, Franken kontuekin batera eta bukaera horrekin; Ian Lipekin suhiltzaileen kontuaren ostean; Carl bere kasara; eta Fiona Liamekin bere mutilagunaren etxera. Bestalde, Lip eta irakaslearen artekoa bukatu da, imajinatzekoa zenez, baina egin duten modua behartua izan da. Eta V eta Kev-ek etxean errefuxiatuak izan dituzte, kapituluko momentu onenak utzi dituztenak. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 08×09 – Tone Death

 
Midseason-eko geldialdiaren osteko kapitulua. Eta nolan Castla eta Beckett-en artekoa bideratu zuten kapitulu klasiko bikain horietakoa eskaini digute. Kapela lehiaketarenak dena hartu du, hasierako kreditua ere, eta puntu atsegina jarri dio. Gainera beraiek disimuloan egoteak Esposito eta Ryanekin momentu oso onak utzi ditu. Eta kasua txukuna, beharrezko birekin. Kapitulu bikaina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×15 – Do Not Disturb

 
Nahiko arraroa eta zentzugabea dena. Loturarik gabeko gauzak gertatzen eta azaltzen dituzte baina ildo nagusietan bueltaka jarraitzen dute. Beno, bukaerako kontuak kenduta, batzuk betikora eramanda eta besteak gauza ezberdinak izanda. Dena nahiko difusoa izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 07×12 – Clean for a Day

 
Clairen garbitzeko paranoiaren inguruan gauza dibertigarriak egon dira, batez ere bukaerako bi eszenak. Jay eta Gloriak ere momentu onak utzi dituzte baina inguruan izan dituztenak (Manny, Cam ta Mitch) aspergarriak izan dira. Hala ere oro har atsegina. Kapitulu ona.
 

 

The 100 – 03×04 – Watch the Thrones

 
Denetarik gertatu da eta dena arin gertatu da. Behartuta eta salto nahiko ikaragarriak baina ez da lasaitasun momenturik egon, Casper gogaikarri ta aspergarriarena izan ezik. Arkadian botere aldaketa, susmatzen zena hori gertatuko zena; eta Lexaren inguruan dena tentsio eta ezustez betea. Azpijoko, traizio eta trikimailu asko eta konponduta egon zitekeen zerbait orain txarrera joango da. Kapitulu bikaina.
 

 

Scandal – 05×10 – It’s Hard Out Here for a General

 
Midseason-eko geldialdiaren osteko kapitulua. Dena kokatzeko Sallyren programa erabiltzea narratiboki interesgarria izan da. Egia esan gauza asko gertatu dira eta dena botere kontuak izan dira. Presidente eta Ilegorriarena agian atseginena izan da gainontzekoak marrazoak baitira, bai Oliviaren aitak eramandakoak, baita Olivia bera. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×14 – The Road to Hell

 
Nikiri protagonismo pixkat emateko korapilo batean sartu dute eta, drama eta tentsio askoren ostean, onik atera da, Reagantarra dela erakutsita. Apaizaren kontua pixkat lastoa izan da eta Dannyk eraman duen kasua gris horietakoa, zeinean ustezko hiltzailearen arrazoiak ulertzen dituzun. Tentsio asko beraien artean baina umorea ere egon da. Kapitulu zuzena.
 

 

Hawaii Five-0 (2010) – 06×14 – Hoa ‘Inea (Misery Loves Company)

 
Balendin egunarekin jokatu duten modua kapituluko narrazioa eraikitzeko bikaina izan da, zinemako eszena klasikoak erabiltzeaz gain. Bakoitzaren Balendin egun kaxkarra kontatuz, McGarret bere begiko kolpea ez azaltzeko aitzakia hartu, eta kapituluko kasua eraiki dute. Nola gurutzatu diren eta azkenean kasua beste filme batean inspiratuta. Ta bukaera ñoñoa zirudiena gauza kezkagarri batean bilakatu dute. Kapitulu bikaina.
 

Utzi erantzuna