Telesailak

2016ko 9. asteko serieak

Igandetakoak kenduta, Oscar-ak zirela eta, gainontzekoak erritmo onean jarraitzen dute eta House of Cards-en denboraldiaren lehen zatia askatu dute, baina astean bat ikusiko dut. Hona asteak emandakoa.
 

 

Better Call Saul – 02×03 – Amarillo

 
Saul/Jimmyri buruz izango da baina pertsonaia interesgarriena Mike da. Lehenengoa bezeroak lortzen ibili da eta, azkenean, arazo bat sortu du, baina ez da izan bestelako istorioa. Mikek, ordea, bai azaldu dituela hainbat kontu eta tipoaren karismak oso sinesgarria egiten du pertsonaia. Piezak jartzen doaz baina motel. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 04×21 – Hindsight

 
3. zatia. Eta kontua korapilatuz doa. Susmagarrien kopurua handitzen doa eta gertatukoaren inguruan nahasmena. Hala ere, interesa mantentzen da eta tentsioa hor dago. Erritmoa apurtzen duen gauza bakarra Rustyren amarena da. Kapitulu ona.
 

 

Castle – 08×13 – And Justice for All

 
Kapituluko mezua immigranteen alde txalotzekoa da. Kasua testuinguru horretan gertatu da, momentu dibertigarriekin (ingelesena ikaragarri ona izan da) baina latzekin ere. Bere ohiko modu ez-ortodoxoan hilketa ebatzi dute hainbat gauza aurretik eramanda (eta salatuta). Castle-ek memoria piezak berreskuratu izanak, ordea, ez nau hainbeste konbentzitzen. Hori pasata zegoela uste nuen. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 06×18 – Burn This

 
Ezer gertatu ez den beste kapitulu bat, baina behintzat Spencer eta Tobyk zergatik apurtu zuten jakin dugu. Dena drama da, dena behartua dago eta pertsonaiak irten eta sartzen dira, ez da ezertan aldatu. Ezusteko asko, erdiusteak eta halakoak baina ezer argirik ez. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 07×15 – I Don’t Know How She Does It

 
Berriro ere Phil izan da ikutu xamur hori eman diona bere zorotasunean, Clairekin batera istorio txukunenaren protagonista dela. Jay, Gloria eta Manny-Luke eszenarik onena utzi digute baina bere istorioak pixkat flojoak izan dira. Eta Mitch eta Cam-ekin parre batzuk bota. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 03×07 – Thirteen

 
Hauek beraien mitologia ondo azaltzen dute eta buelta askorik gabe. Eta Lexa hiltzerakoan guztiak zentzua izan du. Beno, eta Polarisen kontua azaldu digutelako ere. Eta mundua akabatu zuen inteligentzia artifizialarena hobeto azaldu digute ere. Eta azkenean Lexa IA bat zen. Clarkek izan duen maitasun istorioa makina batekin izan da. Zelako gauzak. Dena txukun egia esan, eta beren bidean jarraitzen dute atzera begiratu gabe. Kapitulu bikaina.
 

 

House of Cards – 04×01

 
Denboraldi hasiera. Aurrekoan Frank eta Claire arteko banaketak utzitako ondorioak ikusi ditugu. Bata presidentzia mantentzeko ahaleginetan, bestea bere bidea egiteko nahian. Gogorra, intentsoa eta momentu tentsoak, eskandalu bat ekiditeko egi gordina aterata. Baita ere hortik izan dugu kazetaria bere bizitza berrirako lanak egiten eta bozeramailea azpijokoak egiten bere etorkizuna bermatzeko. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna