Kafepintxo

15 urte sarean

Gaur 15 urte betetzen dira egin nuen lehen webguneak argia ikusi zutenik. 2001ko Apirilaren 4ean Beste Orrialdea (La Otra Página garai hartan) jaio zen eta eskuz editatutako html-arekin egin nuen. Leku ezberdinetik pasa zen eta orain dela 9 urte domeinu hau, edonola.net, erosi nuen. 2007ko Apirilaren 4ean Edonolak bere ibilbidea hasi zuen eta, tradizioari jarraituta, etxean egindako php script batzuek posible egiten zuten. Bidean aldaketak egon dira: Beste Orrialdeak pixkanaka bere lekua galtzen joan zen, Edonolak izaera aurkitu du baina beti ere etxean eskuz eginda. Atzo arte. Gaurtik aurrera WordPress ezagunarekin kudeatuko dut bloga.

Orain arte egindako ez da makala izan, batez ere azken bi urte t’erditan. Edonolak bere lekua lortu du genetika eta genomikaren dibulgazioan eta 3. KZJaiaren anfitroia izan da ere. Baina eskuz egindako sistemak bere mugak eta gabeziak dituenez, hazten jarraitzeko eta gauza moloiak egin ahal izateko aurpegia eta barrenak aldatu dizkiot. 15 urtez edukia eta forma landu ostean bakarrik edukiaz arduratzeko garaia heldu zait. Edonola ere ez dut guztiz bukatu tuneatzen. Hurrengo egun eta asteetan aldaketa gehiago egingo dizkiodala aurreikusten dut plataforma honek eskaintzen dituen hamaika aukeren artean baten batekin konforme gelditzen banaiz.
Cep2qrbWEAA5i8x
Daitort aurreko sistematik berrira edukiak automatikoki bolkatu ditudala eta esteka guztiek ez dutela behar bezala funtzionatuko edo eduki guztiak ez direla behar bezala aurkeztuko. Beno, konpontzen joango naiz pixkana dena, atzo arte oporretan bainengoen, ez gehiegi eskatu! Berez sistema gai da aurreko estekak dagokien edukira bideratzeko, hortaz, horretan ez legoke arazorik egon behar.
Banoa egun hau batekin ospatzera. 15 urteak, bai, baina batez ere, orain dela 5 urte Koldo Mitxelena saria jaso nuela. Ta laster 100. dibulgazio artikulua. Adi egon!

Utzi erantzuna