Telesailak

2016ko 32. asteko serieak

Nik opor hartu bai, baina serieek ez. Lana biltzen joan zitzaidan baina aste hau ez zen oso lanpetua izan.

Ray Donovan – 04×07 – Norman Saves the World

Rayk bere aita babesik gabe utzi ostean bera kartzelatik ateratzen saiatu da. Horretan ibili da, bai denbora irabazteko, bai beste kasu baten bidez bera ateratzeko. Buelta eta traizioen ostean, bai, badirudi lortuko duela. Gero hor alrebestetuta boxeolariaren eta bere arrebaren kontua egon da, lasto hutsa izan dena. Kapitulu zuzena.

BrainDead – 01×07 – The Power of Euphemism: How Torture Became a Matter of Debate in American Politics

Ba torturaren inguruan sakon eta gordin aritu dira Lauren erdian jarrita eta estralurtarren absurdoaren testuinguruan. Katxondeoarekin bai, baina oso ausartak izan dira gaia plazaratzen. Pixka bat arintzeko edo, estralurtarren kodeekin jolasten hasi dira eta momentu barregarriak utzi ditu, baina aita ere estralurtarra izatea, pena. Kapitulu ona.

Pretty Little Liars – 07×07 – Original G’A’ngsters

Hauek dena nahasten jarraitzen dute, sartzen eta irteten diren pertsonaiekin. Emilyren ama itzuli da, Noel, Aliren neba; eta badirudi Tobyk agur esango duela. Beno, itzuli arte. Gainera Ezraren maitalea bizirik omen dago bere ezkontza zapuztuz eta ADren inguruan gero eta misterio gehiago. Kontu asko gertatu dira, bai, baina beti bezala, hainbeste lastorekin ez dago argitzerik. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×07 – She’s One of Them Now

Azkenean jakin dugu zergatik korporazioko tipa hori beren atzetik zebilen eta zertarako zen katxarro hori. Kapitulu osoa horren inguruan ibili da, akzio askorekin, tentsioarekin eta umore puntuarekin. Berri bien arteko elkarrizketak agian izan dira dentso eta serioena, bukaeran yonkia hiltzeko; eta ez dakigu zer gertatu den Razarekin. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna