Telesailak

2016ko 34. asteko serieak

Listo, egunean jarrita. Udako serieak azken txanpan sartuta hona asteak eman zuena.

Ray Donovan – 04×09 – Goodbye Beautiful

Bi istorio egon dira. Bata, errusiarra hiltzearen ondorioak, bati ihes egiten laguntzen, besteari nola aurre egin pentsatzen eta, azkenean, Avy egoera txarrean geldituta. Bestea, Micky eta Bunchy diruaren bila, dena nahasten dena eta pikutara doana. Gero boxeolariarena ere izan dugu, baina lasto hutsa izan dena. Egia esan hain behartuta dena eta zerbait falta izan zaiela kontuei. Kapitulu zuzena.

BrainDead – 01×09 – Taking on Water: How Leaks in D.C. Are Discovered and Patched

Gela misteriotsua, berria nork filtratu duen eta Lauren eta Jareth arteko harremana. Horiek izan dira istorioak, inurriak pixka bat alde batera utzita. Txukun dena, umore ukitu bikainekin (Michael Moore-na oso barregarria izan da) eta botere jokoaren erretratu gordina. Erritmoa izan du, misterioak mantentzen jakin dute eta agerikoak baziren ere gauza batzuk ondo jokatu dute horiekin. Kapitulu bikaina.

Major Crimes – 05×09 – Family Law

Kasua bera nahiko ohikoa izan da, ez da ezusteko handirik egon, izan duen karga nahiko sakona izan bada ere. Interesgarria eta indarra mantendu dute, momentu bikain batzuk utzita. Era berean Buzzen aitaren kontuak pausu bat egin du aurrera eta Julio haur gorrotagarri bat zaintzen hasi da, ez dute estropezu handirik egin. Kapitulu ona.

Pretty Little Liars – 07×09 – The Wrath of Kahn

Ba kontu nagusian Noelekin asko tematu dira, bera AD dela iradoki, baita haur galdua, baina hor bada beste norbait. Gainontzekoa nahiko ahula, betiko bizioetan sartuta eta joan-etorri zentzugabe horiekin. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×09 – Going Out Fighting

Biren nanozitoen kontura horiek konpontzera joan dira eta gauza beldurgarriak gertatu dira. Behin sartzea lortuta Hiruri gertatutakoa (eta zein arin konpondu duten) oso arraroa izan da. Baita ere Japoniarrak dudak ditu bere bizitzarekin zer egin eta Androidearen amets hori oso arraroa izan da. Akzioa eta intentsitatea egon da, gero eta galdera gehiago utzita. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna