Genetika, genomika ta beste

Generik ikertuenak: IL6

Sega. Seigarren postuan Interleukina 6 izenarekin ezagutzen den genea dago izan dituen 4052 zitei esker. Bere ziten hazkuntzen 2005tik aurrera gertatu zen eta 2015an goia jo ostean bere interesa mantendu da.

Dadoen 6 aurpegiak

IL6 genea 7. kromosoman kokatzen da eta immune-sistemako gene garrantzitsu bat da: hantura sortzen du, B zelulen heltzean eta gaixotasun autoimmuneetan parte hartzen du. Ehun askotan aktibo badago ere, batez ere maskurian eta hezur muinean aktibo dago.10 generekin elkarrekintzak ditu eta 65 prozesu biologikoetan parte hartzne du. Sistema-immuneraren gene garrantzitsua izanda, birus eta bakterioen aurreko erantzunean parte hartzen du.

IL6k sukarraren kontrolean parte hartzen du: batetik hipotalamoan eragin dezake gorputzeko tenperatura igotzeko eta bestetik muskulu eta gantz-ehunetan energiaren ekoizpena eragiten du, tenperatura ere igoz; eta infekzioei aurre egiteko hantura sortzen du. Baita ere ariketa fisikoa egiterakoan muskuluek askatzen dute, substratuen eskuragarritasuna emendatzeko, eta hanturaren aurkako efektua du. Nola da posible aldi berean kontrako efektua izatea? Ba biologian gauzak diruditena baino konplexuagoak direlako! Immune-sistemako zelulek IL6 isuritzen dutenean hantura sortzen dute, baina muskuloko zelulek hanturaren aurka egiten dute, zelula-mota bakoitzak modu ezberdinean interpretatzen duelako IL6 ingurunean edukitzea. Bai, honetan lehendik ezagutu ditugun hartzaileak eta sortzen diren erreakzio-kaskadak zelula-mota bakoitzean eragin ezberdinak izan ditzaketelako.

Kontuan izanda dituen funtzio-gakoak, normala da IL6 hain ikertua izatea eta, hortaz, hainbeste aipu lortzea.

One comment on “Generik ikertuenak: IL6

Comments are closed.