Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak

SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.

Hauek dira bere geneak:

  • Orf1ab: Proteina burua. Hainbat funtzio izan ditzakeen gene puska, horien artean, RNA kopiatzea.
  • ORF8: 🤷🏻‍♂️
  • ORF10: 🤷🏻‍♂️
  • N: Nukleokapsidako fosfoproteina. Birusaren RNAa inguratzen duen egitura sortzen duen genea.
  • ORF7b: 🤷🏻‍♂️
  • ORF7a: 🤷🏻‍♂️ 
  • ORF6: 🤷🏻‍♂️ 
  • M: mintz-glikoproteina. Birusaren kanpoaldeko geruzan agertzen diren egiturak sortzen duen genea.
  • E: estalkia. Birusaren kanpoaldeko geruza sortzen duen genea, ostalariaren immune-sistemari aurre egiteko baliagarria izan lioke.
  • ORF3a: 🤷🏻‍♂️
  • S: azaleko-glikoproteina. Zelula-ostalarian sartzeko erabiltzen duen egitura sortzen duen genea. SARS-CoV-2aren jatorria ezagutzeko aztertu zen genea da.

Ikusten duzuenez 6 genetan 🤷🏻‍♂️ emojia jarri dut zeren… eeeee… ez dakigu zer egiten duten. Hor daudela badakigu geneek dituzten ezaugarriak dituztelako, eta birusetan ez dago “soberan” dagoen sekuentziarik. Hortaz, zerbait egingo dute. Oro har, nahiko gene txikiak dira eta bere funtzioa argitzeke dago. Eta beste 5ak egiten dutena “dakigu” bere funtzioa ezaguna den geneen eta proteinen oso antzekoak direlako. Adibidez 2003ko SARS-CoV birusaren geneekin konparatu ostean. Hau da, geneen funtzioak konparazioz aurresaten dira baina gero esperimentalki konfirmatu behar dira.

Hau da SARS-CoV-2aren genomaz eta geneez dakiguna. Bai, ez da asko. Horregatik oraindik oinarrizko galdera batzuk ez gara erantzuteko gai. Presa badaukagu ere, denbora behar da ondo zehazteko gene bakoitzak zer egiten duen.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea

One comment on “Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak

Comments are closed.