Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (40): Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak

Zenbat bizi gaitezkeen gure geneetan idatzita egon daitekela ideia tentagarria da. Izan ere, ezaguna da bizi-urteen heredagarritasuna %23-33 izan daitekela. Baina, beste edozein ezaugarri konplexutan bezala -askotan hemen esan dudan bezala-, gene-osagai horiek zeintzuk diren ihes egiten digute.

Ikerketa berri batek oso arraroak diren mutazioak aztertu dituzte eta bizi-urteekin lotu dituzteBiobanku handitako datuak erabilita oso maiztasun txikian, baina oso txikian, agertzen diren mutazioak aztertu dituzte. Biobankuek dituzten parte-hartzaile kopuru handia dela eta mutazio ultra arraro horiek aztertzea posible dute, indibiduo gutxi batzuk izango badituzte ere, biobankuan egon dira. Espreski proteinak eteten dituzten mutazio ultra arraroak aztertu dituzte eta ikusi dute mota horretako mutazio bakoitzak urte erdian murriztu dezakela pertsona baten bizitza. Hortaz, mutazio ultra arraro horietako zenbatekin jaio zaren arabera bizi-urteak deskontatu behar dituzu. Eta, gainera, zure osasun-egoera kaxkarragoa izango da. Edo hori diote behintzat. Zeren, imajina dezakezun bezala, zenbat biziko garen edo pairatuko ditugun gaixotasunak ez dute bakarrik geneek ezartzen; ingurunea eta bere eraginak ezin ditugu ahaztu.

Lan horretan aipatzen dute ere inguruneak sortzen dituen mutazioen eragina ez dela uste zen bezain garrantzitsua. Mota horretako mutazioak aztertzen dituzten ikertzaileak gogaituz .Baina lan honek muga oso argia du: bakarrik proteinak eteten dituzten mutazioak aztertu dituztela, genomek pairatzen dituzten gainontzeko mutazioak edo dituzten gene-aldaerak ez dituzte kontuan hartu. Genomaren %1-2an aurki daitezkeen mutazioak aztertu dituzte, eta gainontzekoak, beno, ba hori, ez dituzte aztertu. Gaineratzen dute bizi-urteak ondo kalkulatzeko, beraiek aztertu dituzten mutazio ultra arraro horiez gain, ohikoak diren gene-aldaerak ere kontuan hartu behar dira. Zera, konplexua dela Gattacan ikusten duguna kalkulatzea.

Hortaz, ez arduratu gehiegi jaiotzetik zenbat hilabete deskontatu behar dituzun jakitearekin. Bizirik zauden bitartean gozatu, zeren Koro edo kamioi bat heldu daiteke eta zure geneetan zetorrena guztiz hutsala geratzea.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten