Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (46): COVID-19a eta tripak

COVID-19aren epidemia hasi zenetik, gaixo batzuk arazo gastrointestinalak izan dituzte. Itxialdirako sorta honetan aipatu dudan bezala, SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zelulak infektatzeko; eta ACE2 hartzailea nabarmenki aurkitzen da hesteetako zeluletan. Hortaz, ikus dezagun zer dakigun SARS-CoV-2ak tripetan duen eraginaz.

Hau idazterako orduan 150 artikulu inguru aurki daitezke Pubmed datu-basean (biomedikuntzako erreferentziazko datu-basean, hain zuzen ere) “COVID-19 gastrointestinal” bilatuta. Horietako 27 gaiaren berrikuspenak dira, hau da, gaiari buruz dagoen informazioa biltzen duten artikuluak. Nire ustez, guzti horiek artikulu gehiegi dira hain denbora gutxian. Artikulu horien izenburuei eta laburpenei erreparatuta, horietako hainbat iritziak, joerei buruzko aurreikuspenak eta espekulatiboak besterik ez dira; beste batzuk, paziente gutxi batzuekin egindako txosten epidemiologikoak. Horrela, gauza interesgarriak edo aipagarriak aurkitzea oso zaila da. Hau argitaratutako zientzia-artikulu artean, argitaratu aurretik eskuragarri jartzen direnean artean begiratzeak beldurra ematen dit. Ez dut egingo, ez dut horrenbeste ausarkeria.

Gauza interesgarrien artean, FunImmuneko lagunek Sciencen argitaratu berri den artikulu bat aipatu zidaten. Artikulu horretan frogatzen dute SARS-CoV-2a gizakiko hesteetako infektatzeko gaitasuna duela. Hori frogatzeko erabili zituzten organoide izenez ezagutzen diren zelula-kultiboak, eratortzen diren organoaren eredu nahiko onak direnak. Kasu honetan hesteko organoideak erabili zituzten eta baldintza ezberdinetan hazi zituzten hesteko hainbat zelula-motaren ereduak lortzeko. Erabili zituzten baldintza guztietan bai SARS-CoV nahiz SARS-CoV-2a organoideak infektatu zituzten; eta, dirudienez, hesteko zelulen aitzindariak dira koronabirus hauen iturik gogokoenak.

Baita ere infekzioak organoideetan eragiten duen geneen funtzioaren aldaketa aztertu zuten. Ikusi zuten bi koronabirusek eragiten zutela zitokinen eta interferonak estimulatzen dituzten geneen aktibitatearen igoera bat, baina ez interferon mota batzuena (sistema-immunearen erantzuna aztertzeko garrantzitsua da hori). Eta baita ere ikusi zuten ACE2 hartzailearen funtzioa areagotzen dela.

Aipatutako guzti horiek direla eta, iradokitzen dute hesteetako organiode hauek eredu egoki bat izan daitezkela koronabirusak sakonago aztertzeko, giza-zelulak nola infektatzen dituzten behar bezala ikertu daiteke ere.

Azken puntu hau oso aipagarria iruditzen zait. Euren hitzetan, orain arte koronabirusen patogenesiari buruz gutxi jakin izan dugu ez direlako egon eskuragarri laborategiko eredu aproposak. Hortaz, nola da posible horrenbeste argitaratzea eta ziurtasunak botatzea esperimentuak ganoraz egiteko eredurik ez bada egon?

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak

One comment on “Itxialdirako genetika (46): COVID-19a eta tripak

Comments are closed.