Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (52): Bio zuk zeuk egin

Norberak gauzak egiteko mugimendua, ingelesezko do it yourself (DIY) hori, gero eta alor gehiagotara hedatu da. Telebista piztu geroz, kate batzuren programazioan DIY saioak hamaika gaien inguru aurki daitezke: brikolajea, lorezaintza, minietxeak, dekorazioa,… Itxialdi honetan jende asko etxean azkenburukoak, yogurtak eta ogia egiten ibili da, normalean eginda erosten ditugun gauzak. Gorka Juliok beste zuk zeuk egin bat proposatu zidan: DIYbio.

Egia esan laborategiko lanean desastre bat nintzenez (baina pasote bat, neurriz gainekoa nire ezintasuna pipeta eta matrazeekin) ez nuen uste laborategiko lana bera DIY modalitatea izan zezakenik. Datuen analisia bai, biologia konputazionalean (ia) beti software askea erabiltzen baitugu eta, horri esker, norberak molda ditzake analisiak. Prozedura ireki hori laborategira eraman zitekeela ez nekien, erabiltzen diren aparatuak eta produktuak supergarestiak eta superkonplexuak iruditzen zitzaizkidalako. Ba ezetz dirudi.

Produktuena, zera, betiko kontua da. Etxe-komertzialek jada egindako kitak egiten dituzte baina, berez, denbora eta pazientzia edukita horietako batzuek errezeta batekin egin daitezke. Tira, maionesa bezala: eginda eros dezakezu edo zuk etxean egin. Hortaz, hor badago zuk zeuk egin aplikatzeko modu bat.

Aparatuena zailagoa zela uste nuen. Baina Gorkak aipatzen duen DIYbio webgunean, bada leku bat DIYbio proiektu irekiak biltzen dituena. Bertan PCR famatuak egiteko makina irekiak, termozikladoreak, prezio onean aurki daitezke; edo, zuzenean, zuk montatzeko termozikladore bat. Azken finean tenperaturak igo eta jeisten dituen makina bat besterik ez da. Baita ere aurki daiezke ekitaldiak, taldeak eta proiektuen inkubadoreak.

Fisikoki egin daitekenaz gain, oso interesgarriak dira oinarrian dituen balioak: transparentzia, segurtasuna, sarbide irekia, irakastea, apaltasuna, komunitatea, helburu baketsuak, errespetua, erantzukizuna eta kontuak ematea. Zera, zientzia irekia eta hacktibismoa gurutzatzen diren lekua.

Gorkak esaten duen bezala, hurrengo pandemiarako prestatu beharko ginateke modu lokalean gauza hauek egiteko. Azken finean ikusi baitugu biohacktibismoa beharko dugula inori eta ezerri itxaron gabe pandemiei aurre egiteko. Guk geuk makinak montatu beharko ditugula eta produktuak egin gertatzen ari dena benetan ezagutzeko. Ez da erronka makala, baina auzolanean dena da posible. 

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-diberitsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia