Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (68): Zabor-posta zientzian

Zabor-postara, ingelesez SPAM bezala ezagutzen den horretara, ohituta gaude. Gure posta elektroniko hornitzaileek iragaziak dituzte mota horretako mezuak gure sarrera-ontzira ez heltzeko. Denetarik aurki dezakegu bertan, tartean iragarkiak edota iruzurrak, edozein gairi buruz. Gainera zabor-postak Interneteko beste arlo batzuetan ere aurki ditzakegu (foroak, blogak, sare-sozialak, etab.) eta jasotzen ditugun dei komertzial batzuk ere zabor-deia bezala jo ditzakegu. Bada, zientzian ere zabor-postak jasotzen digu.

Batez ere bi zabor-posta mota handi daude: produktuak saltzen dituztenak eta beren aldizkarietan argitaratzeko eskatzen dutenak.

Etxe komertzialek beren produktuen eta zerbitzuen propaganda egiteko zabor-posta erabiltzea oso ohikoa da. Gehienetan beren katalogoa eta eskaintza generikoak bidaltzen dizkizute; gutxi batzuetan komertzial batek zerbait gertukoagoa idazten du, bisita bat eskainiz ere. Bai, oraindik halakoak egiten dira. Genetika konputazionala egiten dudanez, onartuko dizuet laborategiko produktuen eskaintza edo zerbitu konputazionalen propaganda jasotzen dudanean behiak trenari begira bezala gelditzen naizela: lehenengoa ez dut behar; bestea da egiten dudana.

Aldizkarien kontua askoz ere larriagoa da. Horietako mezu gehienen jatorria aldizkari/editorial harrapakari bezala ezagutzen ditugunak dute. Horietan zientziaren etika ez da existitzen; errebisioak, egotekotan, txantxa bat dira; eta helburu bakarra ikertzaileari sosak ateratzea da. Egindako lanaren egokitasunak eta minimo batzuk betetzeak ez du ardura. Arazo hain larria bilakatu dira zerrendak daudela ikertzaile inozoak bere hatzaparretan ez jausteko, halako zerrendek hika-mika piztu badute ere. Zabor-postei dagokiola oso astunak dira. Baina oso guztiz zeharo. Eta gainera ez zaie axola ezta zure izena ondo jartzeaz ezta zure jakintza-arlokoa izatea beren aldizkaria. Nahi duten gauza bakarra amua irenstea da eta dirua irabaztea.

Gainera, imajina dezakezuen bezala, azken asteetan zabor-posta horren izarrak SARS-CoV-2 birusa eta COVID-19 gaixotasuna izan dira. Gaixotasunaren testak lortzea zaila zenean etxe komertzial batzuek kitak eskuragarri zituztela saltzen zuten. COVID-19az argitaratu nahi duzula? Aldizkari harrapakari guztiak poz-pozik daude, diru-kopuru baten truke, noski, artikulu hori argitaratzeko, zentzurik ez badu ere.

Bai, zientziaren mundua berez konplikatua bada eta diruz oso ondo ez badabil ere, mota ezberdinetako zabor-postak jasotzen dira diru apur horrekin gelditzeko.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen

One comment on “Itxialdirako genetika (68): Zabor-posta zientzian

Comments are closed.