Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (75): Gene biziak arrazakeriaren kontra

Badira egunak AEBtan arrazismo estruktural eta instituzionalaren aurkako altxamendu bat geratzen ari dela. George Floyd-en hilketa izan da azken sumindura olatu honen eragilea eta supremazista zuriek elikatu besterik ez dute egin beren harrokeria, harropuzkeria eta oilarkeriarekin. Beltzek ezin dute arnastu. Eta arrazoi bakarra da azaleko zelulek duten melanina kopurua.

Melanina animalia askotan aurkitzen den pigmentua da. Eguzkiaren izpi ultramoreen aurka babesteko erabiltzen dugu, izpi ultramorek gure material genetikoa hondatzen dute eta. Gizakiotan MC1R geneak ezartzen du zein melanina mota (argiagoa edo ilunagoa) ekoiztu behar den melanozitoetan. Berez, jatorrian, gure espeziea azal iluna izateko hautespena pairatu zuten, ilea galtzearekin batera azala arriskugarri gelditu zelako eta, ondorioz, azala ilunagoa izateak izpi ultramoreen aurrean hobeto babesten zuelako. Beranduago, gure espezieak kolore ilun hori galdu zuen Europan SLC24A5, SLC45A2 eta TYR geneetako aldaeren ondorioz; eta Asiako Ekialdean OCA2 genearen aldaera batek azal argiagoarekin lotura duela ikusi da. Hori da dena. Gene-eskukada batekin menderatze sistema oso bat antolatu dugu.

Noski, arrazista batek arrazaren gezurra botako du. Nolabait arrazek berezko ezaugarriak dituztela eta arraza batzuk ezaugarri hobeak dituztela. Aha. Noski, horrek arazo handi bat du: giza-arrazak ez dira existitzen. Gezurretan oinarritutako asmakizun bat da. Giza-populazioak daude, bai, baina, bada, espezie bezala oso aspergarriak gara, gene-aniztasun oso txikia dugu. Batez ere Europarrak, superaspergarriak gara; behintzat Afrikan gene-aniztasun gehiago dago eta saltsa pixka bat ematen dio gure espeziari.

Eta guzti hau zientzia-munduan ezaguna bada, zergatik ez da orokortu? Agian ikerkuntza-sistema arrazista delako ere. Bere esperientzia txiokatu duten tesi-ikasle beltzek ikusi dute nola beren tesi-zuzendariak eta kideek jarritzeari utzi dieten. Orain dela bi egun Nature News&Comment-ek txiokatu zuen orain dela bi urteko artikulu bat non ikerkuntza-sisteman dagoen arrazismoa salatzen zeneLife aldizkariak onartu du gauzak zuzendu behar dituela eta arrazismoaren aurka borrokatu behar dela ikerkuntza-sisteman ere. Ekainaren 10an #ShutDownSTEM / #ShutDownAcademia deitu da ikerkuntza-sisteman dagoen arrazakeria agerian gelditzeko.

Oso tamalgarria eta ergela da gene-aldaeren ikuspuntutik hain aspergarria den espezie batean gene-jazarpena hain orokorra izatea. Genitalak, azalaren kolorea, forma ez kanonikoak, leinua… geneen eraginpean dauden ezaugarriak, espeziaren baitan existitzen direnak, erabiltzen dira pertsonak sailkatzeko eta, horren arabera, eskubideak aitortzeko. Baina argi esan dezagun: gene-aldaera jakin horiei balio bat ematea hautu ideologiko bat da, ez ordena “natural” bat jarraitzea. Izatekotan, gure espezie aspergarri honetan naturala dena, kontrakoa da: gene-aldaera guztiei aitortza berdina ematea, espeziaren bideragarritasuna bermatzeko dugun aniztasun apurra sustatu behar baitugu.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen

One comment on “Itxialdirako genetika (75): Gene biziak arrazakeriaren kontra

Comments are closed.