Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (80): Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa

Aste honetan gene-lengoaia jorratzen nabil: zeintzuk diren bere hizkiak; hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturak; eta nola interpretatzen den. Aurreko guzti hori testuinguru jakin batean gertatzen da eta testuinguru horri aurre egiteko. Testuinguru hori eboluzioa da.

Bizia termodinamikaren legeen aurkako lasterketa etengabe bat da, non parte-hartzaileek etengabe eboluzionatzen duten. Eboluzioaren bidez lasterketa horretan bizirik mantentzea da helburua, helmugarik gabe. Hasieran molekula sinpleak zirenak, existitzen zenaren gainean, beren konplexutasuna handitu dute lasterketa horren baitan. 

Ez dago argi hastapenak nolakoak izan ziren, agian gene-informazioak RNAn bidaiatzen zuen, egitura sinpleagoa dutelako, hau da, RNAzko mundu bat zen. Beranduago argibide horiek egonkorrago gordetzen zituen DNA zoriz sortu zen eta gene-informazioaren gordailu bilakatu zen. Edo hasieratik DNAzko mundu bat zen. Eta agian hori guztia ez zen planeta honetan gertatu. Auskalo. Baina argi dagoena da bizidun guztion gene-lengoaia (ia) berdina dela: DNA, RNA, kode-genetikoa,… oinarri berdinak eta printzipio berdinak ditugu planeta honetako izaki guztiak.

Eboluzioan berrikuntzak genoma mailan gertatzen badira ere, hautespena maila askotan gertatzen da eta hainbat mailatan eragina du. Gene-materialaren biziraupena eta transmisioa bermatzea  aldagai askoren menpe dago. Ez dago bakarrik genoma mailan geratzen den hautespenaren menpe, baita ere eragiten dute beste maila omikoek (aktibo dauden geneak, erregulazio zuzena, proteinak edota metabolitoak) eta biologikoek (zelula, ehun, organo, indibiduo, espezie, populazio edota ekosistema). Baina guzti horren oinarria genomak dira, bertan dagoen gene-lengoaia.

Gene-lengoaiaren moldaketen bidez, gene-egitura konplexuagoak sortu dira, sintaxi berriak, baina, berez lengoaia komuna da. Bakterio batek landare batek baino genoma txikiagoa du eta gene gutxiago, baina oinarria berdina da: lau hizki, egitura eta patroi batzuk eta hor dagoen gene-informazioaren transmisioa bermatu gene-informazio horrek diona burututa. Gene-lengoaiaren gainean biziaren konplexutasun osoa eraiki da, gene-lengoaia horrek zer dion, sortzen dituen maila guztietan, hautespena pairatzen du eta aurrera egiten du edo bide bazterrean gelditzen da. 

Dobzhansky-k esan zuen bezala “biologian ezer ez du zentzurik ez bada eboluzioaren argipean”. Eta eboluzioa ulertzeko, gene-lengoaia ulertu behar dugu.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa