Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (85): Ezer ez da dirudiena

Sorta honen zehar hainbatetan ekarri ditut plot twistak, maltxur onak, on maltxurrak eta bestelako baina ze arraioak. Bizia konplexua delako eta gauzak ez direlako hain errazak. Grisen eskalan bizi gara, non ezer ez da dirudiena.

AB0 odol-sistema, dauden 30 odol-sistemetatik ezagunena da, Rh sistemarekin batera. Horien arabera odol-transfusioak zehazten dira, adibidez 0- emaile unibertsala da, AB+ jasotzaile unibertsala, A+ garenok bakarrik A+ eta AB+ taldeei eman ahal diegu, etab. Bide batez, herenegun odol-emailearen eguna izan zen; COVID-19aren krisia dela eta, odol-erreserbak bermatze aldera, odola ematera joan bazaitezke, joan, mesedez.

Beno, gaira itzulita, AB0 odol-sistema ABO geneak ezartzen du. Gene horren aldaeren arabera A, B, 0 edo AB odol-sistema edukiko dugu. Baina badira 0 berezi batzuk, batez ere Indiako subkontinentean agertzen direnak. Odol-taldeak ezartzeko ohiko testak egin ostean 0 taldekoak direla dirudi, baina 0 motako odola jasotzerakoan horren kontra egiten du bere immune-sistemak, teorian jaso badezakete ere. Zeren 0 motakoak badirudite ere, benetan ez dira. AB0 sistema sortzeko, ABO geneak H antigenoa hartzen du eta, antigeno hori aldatuta, A, B edo 0 sistemaren antigenenoa sortzen da. Baina H antigenoa sortzen ez bada, H genearen aldaeraren arabera gertatzen dena, ABO geneak ez du zerekin lan egin eta, hortaz, 0 odol-taldea dela irudituko du, ABO genearen aldaera zeinahi dela ere. Baina ez dira, H antigenorik ez duten pertsonak dira eta, hortaz, H antigenoa duten odolik ezin dute jaso. Kontu bitxi hau oso arraroa da mundu mailan (milioi batetik lau dute), baina Mumbain hedatua dago (hamar mila pertsonatik batek dauka); horregatik Munbai fenotipo bezala ezagutzen da, bertan lehen kasua aurkitu zelako. Ezer ez da dirudiena: AB0 ez da odol-sistema bakarra; populazioaren arabera tentuz ibili behar da 0k zer esan nahi duen testean ateratzen denean; eta dena dirudiena baino konplexuagoa da.

Hori horrela bada berez sinplea dirudien ezaugarri batekin, imajinatu prozesu anitz parte hartzen duten ezaugarri konplexuetan gertatzen dena. Gauza bat iruditu dezake eta oinarrian beste zerbait egotea. Hori dirudiena baino garrantzitsuagoa da zeren, normalean, ondoriotik hasita jatorriaren azterketak egiten ditugu. Hau da, lehenengo gene-informazioaren ondorioz sortzen dena taldekatzen dugu (ezaugarri hau du edo ez du) eta gero horren gene-oinarria zein den aztertzen dugu. Baina, agian, berdina dirudien ezaugarrira jatorri eta prozesu ezberdinetatik hel daiteke. Eta horrek dena baldintzatzen du eta konplexuagoa egiten du. 

Hortaz, etorkizunean ezaugarriak hobeto definitzea beharrezkoa izango da gene-oinarriak hobeto ezagutzeko. Edo, agian buelta eman beharko diogu kontuari eta ikusi antzeko gene-oinarria duten pertsonak zeintzuk antzekotasun eta ezberdintasun dituzten ezaugarrietan. Auskalo. Aukera anitz ditugu aurretik gene-oinarria eta horrek sortzen duena lotzeko.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten