Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Larrialdirako genetika (90): Dengea

Koro oso ikusia duzu eta birus berri bati aurre egin nahi al diozu? Gripea heldu bitartean, heltzen bada, badugu hemen gertu (Baionatik 10kmra) beste birus bat: denge sukarra gaixotasuna sortzen duen birusa, hain zuzen ere. Denge sukarra gaixotasun tropikal bat bada ere, badakizue, klima-aldaketa dela eta, dengea transmititzen duen eltxoa gero eta erosoago dago beste latitude batzuetan. Eta, eltxoarekin batera, birusa dator gure parajeetara. 

Dengearen birusa irakurtaraua jarraitzen duen harizpi bakarreko RNA birusa da. Bere genomak hamaika mila base inguru ditu (Koro baino hiru aldiz txikiagoa) eta bertan kodetzen dira hainbat proteina sortzen dituen gene bakarra eta erregulaziorako hainbat gene-osagai. Esan bezala, gene bakarrean egiturazko hiru proteina (C, prM/M eta E proteinak) eta bost gene osagarri (NS1, NS2A/B, NS3, NS4A/B eta NS5 proteinak) biltzen ditu. Dengearen birusak lau taldetan sailkatzen dira eta hainbat andui identifikatu dira.

Denge sukarrak eragin ditzake sukar altua, buruko eta muskuluetako mina, oka eta negalak. Batzuetan sintoma larriagoak sor daitezke, hemorragiak barne. Aldakortasun hori pertsonaren immune-sistemaren eta birusaren anduiaren araberakoa da.  Momentuz txerto bakarra dago eskuragarri, txerto berriak sortzeko hainbat egitasmo martxan badaude ere; eta ez da ezagutzen antibiral eraginkorrik. 

Esandakoa, urtero bisitatzen gaituzten birusekin eta pandemia diren birusekin nahikoa ez bagenuen, birus tropikalak ate joka ditugu ere.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak