Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Larrialdirako genetika (92): #Koropilulak (2)

SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen beste 5 #koropilula berri

  • Korori aurre egiteko antigorputzik ez dugunez, oso errez hedatzen da. Gainera, sintomarik garatu gabe kutsa daitekeenez, oso zaila da kontrolatzea. Horregatik babes-neurriak hartu behar ditugu: distantzia, maskara eta garbitasuna.
  • Txertorik ez dugunez, immune-sistemak momentuan ikasi behar du Korori aurre egiten. Pertsona batzuei gehiago kostatzen zaienez, birusak kalteak sor ahal dizkie. Osasun-sistemak pertsona horiek zaintzeko gaitasuna izateko kasu-kopurua kontrolpean izan behar dugu.
  • Kororekin denbora errealean ikusten ari gara zientziak nola egiten diren. Ziurgabetasunez betetako prozesua da, lastoa sortu da ere, baina asko egin da oso denbora gutxian. Liluragarria izaten ari da, ez galdu aukera hau ikasteko eta txundituta gelditzeko
  • Korok mutazio gutxiago ditu beste birus batzuekin konparatuta. Baina zirkulazioan Koro asko badaude, gerta daitezkeen mutazioak handitzen dira. Hortaz, Kororen transmisioa murrizteak mutazio-kopurua murrizten du ere. Ez diezaiogun eboluzionatzea erraztu 😉
  • 5G telefonia mugikorraren bostgarren belaunaldi da. Gailu mugikorretan abiadura handiagoak lortzeko garatzen ari den teknologia da eta tirabira geopolitiko baten erdigunean dago. Ez du zer ikusirik Kororekin.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)

One comment on “Larrialdirako genetika (92): #Koropilulak (2)

Comments are closed.