Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Larrialdirako genetika (110): COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)

Pilula hauen lehenengo txandan zehar aipatu nuen COVID-19 larria pairatzean norberaren geneek eragina ote zuten ikertzen ari zirela eta hainbat egitasmo abian zeudela datuak aztertu ahal izateko. Orduan esan nuen ez nintzela oso baikorra, baina pot egin nuela aitortzen dut. Plottwist bat barne.

Pilulen lehenengo txanda bukatu zen egunean bertan mota horretako lehen lan mardula argitaratu zen. Bertan bi gene-eskualde detektatu ziren COVID-19 larria izatearekin lotura zutenak: bata 3. kromosoman kokatzen zen, bestea ABO odol-taldea kontrolatzen duen genea kokatzen den gene-eremuan. Ikerketa hori egin zen Italiako eta Estatu Espainoleko laginak aztertzen, Donostia Ospitaleko laginak barne (plottwist hau izan zitekeen, e? Euskal laginak aztertu zirela, baina, ez, beste plottwist bat dut gordeta). Gainera, genetika kontuetan lan egiten duen AEBeko enpresa batek dituen gene-datuak aztertu ziren ere, eta ABO gene-eskualdeko seinalea aurkitu zen ere. Nola ez, ikerketa hori, lehena izateagatik eta emaitza hain argiak izateagatik, zientzia-aldizkari on batean argitaratu ziren (medikuntzako onena) eta ordutik hamarnaka lanek aipatu dute. Ez dakit bere garaian zer nolako oihartzuna izan zuen gurean ikerketa horrek (egun hartatik aurrera beste kontu batzuetan murgildu nintzen), kontuan izanda euskal laginak aztertu zirela eta bertako hainbat ikertzailek parte hartu zutela, olinpiadetan urrezko domina irabaztea parekoa den zerbaitetan. A, bai, ahaztu baino lehen, plottwista: ikertzaile horien artean ni ere nengoen.

Orain Erresuma Batuko laginak aztertu dituzte eta 3. kromosomako eskualde hori berriro ere agertu da COVID-19 larria aztertzerakoan. Eskualde hori interesgarria da zeren bertan erantzun immunearekin lotutako hainbat gene kokatzen dira. Baina bere eragina gaixotasunean oraindik misterio bat da. Generen bat proposatu da eragile moduan (CCR2 genea, esate baterako) baina, oraindik, ez dago guztiz argi. Gainera, oraindik misterioa handiagoa izateko, gene-eskualde horren jatorria Neanderthaletan legoke (bai, beste plottwist bat).

Oraindik lan asko egiteko dago ostalariaren gene-oinarriak COVID-19ren garapenean nola eragiten duten jakiteko. Lortzen doazen emaitzak, adibidez, COVID-19 Host Genetics Initiativeren webgunean ikus daitezke. Eta pilula hauetan komentatzen jarraituko ditugu emaitza horiek.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)

One comment on “Larrialdirako genetika (110): COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)

Comments are closed.