Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Etxeratze-agindurako genetika (117): Genetikaren etorkizuna (11)

Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.

Eran Segalek (Weizmann Institutuko konputazio-zientzien eta matematika aplikatuen saileko irakasleak) uste du hurrengoko pausu garrantzitsua genomika medikuntzan txertatzea izango dela.

Segalek azken 20 urteetan genomikak lortu duena laburbiltzeko orduan, gogoratzen digu arlo askotan aurrerakuntzak egon direla, baina minbiziaren eta gene bakarreko gaixotasun batzuen kasuetan izan ezik, genomikak eman dezakeen guztia ez dela eguneroko kontuetara eraman, adibidez, botika eta diagnostiko berriak garatzerako orduan. Hortaz, bere ustez, genomikaren inguruan garatu diren teknologiak eta baliabideak osasunaren eta gaixotasunen ulermen hobetuan sakontzeko erabili behar dira. Horrela, medikuntza irauli dezakeen medikuntza pertsonalizatua garatuko litzateke, hau da, norbanakoak tratamendua jasoko lukeela, botika egokia pertsona egokiari momentu egokian jasota, bere gene-profilean oinarrituta.

Bere ustez, katalogoak handitzeak eta neurri berriak lortzeak datuetan itotzea ekar lezake. Bide hori bukaezina izan daitekela dio, neurri ezberdinak neurtu daitezkelako gero eta baldintza konplexuagotan. Horren ordez, berak proposatzen du bestelako galdera batzuk erantzuteko erabili behar dela gene-teknologia, adibidez, ezagutzeko ezaugarrien aldakortasuna, gaixotasunei sentikortasuna eta botikei erantzuna zerk baldintzatzen duen; edota tratamendu ezberdinek zein eragin izan dezaketen horietan. Azken finean, bere ustez, helburua izan beharko luke gene-informazioa erabiltzea osasun-egoera hobetzeko. Eta, badirudi, inflexio puntu batean gaudela.

Adibidez, pazientetatik lerro-zelularrak lor daitezke laborategian ikertzeko tratamendu ezberdinek izan ditzaketen eragina edota mutazioa ezberdinek dituzten eraginak. Horrek gutxi ulertzen diren gaixotasunen ikerketa bultza lezake. Baita ere biobankuak erabili daitezke gene-datu anitzak denboran zehar lortzeko eta pertsona horien osasun-erregistroekin lotzeko, informazioa oso baliagarria eskuratuta. Horrela gaixotasun bakoitzarentzat informazio gehien ematen duten gene-datu motak identifika daitezke eta horrela gaixotasunen diagnostikoa hobetu. Baina horren erronka da jakitea lotura horietatik zeintzuk diren kausalak. Loturaren arabera zer ikertzen den egokitu behar da gaixotasunekin benetan lotuta dauden gene-informazioak ezagutzeko, estrategiarik eraginkorrena hautatuta. Gainera, lortutako informazio horren eraginkortasuna neurtu behar da ere.

Erronka zientifiko horietaz gain, erronka bat da ere halako ikerketetara parte hartzaile anitzak erakartzea. Erronak guzti horiei aurre egitea ez dela erreza dio, baina egin diren aurrerakuntzekin garaia heldu dela uste du. Hori horrela balitz, genomika ez litzateke soilik ikerkuntzan erabiliko, medikuntzan ere.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean

One comment on “Etxeratze-agindurako genetika (117): Genetikaren etorkizuna (11)

Comments are closed.