Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Etxeratze-agindurako genetika (118): Ezustekoen birusa

COVID-19 gaixotasuna hedatzen hasi zenetik SARS-CoV-2ak (etxekoentzat Koro) ezusteko handiak eman dizkigu. Hasieran ez (ge)nuen merezi zuen bezain serio hartu kontua eta pandemiak eskuartean eztanda egin zigunean ohartu ginen hau ez zela edozein birus. Hala, oso zuhurra naiz Kororen inguruan sortzen diren berri onekin edo itxaropentsuekin (bai, balizko txertoaz ari naiz baina ere kutsatuen kopuruak behera egiteaz), batzuetan ezkorra edo marmartia naizela dirudiela. Baina nire arrazoiak ditut tentu handiarekin jokatzeko.

Esan dudan bezala, hilabete hauetan Korori errespetu handia izaten ikasi dut, orain arte uste genituen gauzak eta intuitiboak irudi dezaketen ideiak albo batera utzita, ezustekoak baitaude. Errepaso arin bat eginez:

  • Hasieran asintomatikoek kutsatzen ez zutela uste zen, beste birus batzuekin gertatzen den bezala, behin sintomak garatuta pertsonak zirela kutsakorrak. Badakigu hori hanka sartze galanta izan zela gure aurreiritzietan oinarrituta.
  • Hilabete askotan zehar uste izan da (eta oraindik badira horrekin tematuta daudenak) arnasa egiterakoan isurtzen ditugun partikula txikietan ez doala birusa. Ba bai, badoa, ez bakarrik partikula handietan. Bi metroko distantzia egokia da partikula handien bidezko transmisioa ekiditeko, baina aireztatzea (hobe leku irekietan bagaude) beharrezkoa da partikula txikien bidezkoa ekiditeko. Ta maskarak oso lagungarriak dira une oro.
  • COVID-19a sindemia bat da, hau da, hor zeuden beste egiturazko arazoak azaleratu dituen pandemia bat. Pairatzen ari garen egoera hau ez da bakarrik birus baten epidemiologiarekin azaltzen, beste arlo asko kontuan izan behar dira ere. Korori aurre egiten ikasten badiogu ere, balizko txerto batek ez ditu konponduko agerian gelditu diren beste gabezia horiek.
  • Kororen genoman hainbat ezusteko daude: oso efizientea den gene-aldaeren konbinazioa, geneak geneen barruan eta bere eboluzio-tasa motela.
  • COVID-19 gaixotasuna bi gaixotasun dira aldi berean: infekzioaren momentuan gertatzen dena, akutua dena; eta behin infekzioa pasata geratzen diren ondorioak, COVID-19 iraunkorra edo luzea deitzen den hori, kronikoa izan daitekeena (oraindik ez da denbora nahikoa pasa behar bezala ezagutzeko). Orain arte fase akutuan zentratu gara, birus batek sortu ohi duenaren parekoa baita; baina fase kroniko horrek ezustean harrapatu gaitu, fase akutua nolakoa izan den araberakoa ez baita.
  • Ora har, Koro gutxietsi dugu. Azkenekoa, bigarren olatua ezusteko bat dela diotenak. Baina birus oso iheskorra dela frogatu du: bere aurretik goazela uste dugu baina berari neurria hartu ezinik gabiltza.

Ziur beste ezusteko asko utzi ditudala zerrendatu gabe. Denbora tarte gutxian hainbeste ikasi dugu birus bati buruz, okerrak, aurreritziak eta intuizioaren aurkakoak zerrendatzea zaila dela. Horregatik hain zuhurra naiz birus honekin: ezuste gehiegi eraman ditugu fidakorrak izateko. Hortaz, balizko txertoaren inguruan zintzarria jotzen denean, bada, zuhurtasun handiarekin jokatzen dut. Zeren, arlo guztietan birus honek hankaz gora jarri baldin badu uste genuena, zergatik espero dezakegu txertoan dena uste dugun bezala joango dela? Ez da zentzuzkoagoa pentsatzea Korok oraindik ezusteko bat emango digula? 

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)

One comment on “Etxeratze-agindurako genetika (118): Ezustekoen birusa

Comments are closed.