Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Euskaraldiarako genetika (122): Deus ex machina

Telesail eta film askotan ikusi izan dugu: egoera supertxungoa da, gure heroiek irtenbiderik gabe daude baina, tatxan, bapatean, istorioaren norabidearen kontra zerbait agertzen da gure heroiek mundua salba dezaten. Ez dakit, gizateria ia birrindu duten estralurtar batzuei birus informatiko bat bidaltzea; edo birus ultratxungo baten aurkako txertoa tximino batetik lortzea, adibidez. Baliabide horri Deus ex machina deitzen diote (inkluso Stargate SG1 telesailean kapitulu bati izenburu hori jarri zioten, autokonszienteak, autoparodikoak eta putoamoak direla aski soberan utzita) eta Grezia klasikoko antzerkian du oinarri, non makina batek jainko baten papera zuen antzezle bat eszenan sartzen zuen.

Orain galdetuko didazue zergatik nabilen ikus-entzunezko mobida bat kontatzen genetikari edo zientziari buruz idatzi ohi dudanean. Bada, film/telesaileko momentu hori bizi ari garela iruditzen zaidalako. Birus batek mundua hankaz gora jarri digun honetan, bapatean, mirari bat bezala eta aurreikuspen zuhurren aurka, birus horri aurre egingo dion konponbidea helduko da. Gainera ez bakarra, baizik eta hainbat txerto bata bestea baino erangikorragoak. Edo hori saltzen dute behintzat. Fikzioan krispetak jateko plottwist hori oso ondo dago, baina errealitatea beti beste kontu bat da.

Itxaropenera kondenatuak gaude baina ezin ditugu nahastu gure desirak eta errealitate gordina. Denok ados gaude egoera gogor hau aldatu nahi dugula eta beste egoera batera joan, baina hori gauzatzeko gauden lekutik abiatu behar gara; eta aztertu zer dagoen eskuragarri eta zer ez egoera aldatu ahal izateko. Momentu honetan itxaropen-izpiak badaude ere, ezin dezakegu ahaztu ez dela erreza izango eta oraindik neketsuak diren gauza asko egiten jarraitu beharko dugula. Hau ez da eszena bakarrean konponduko.

Ahaztu barik balizko txerto batek sindemia honen ertz biologikoa muga dezakela, baina hemen jarraituko dutela honaino ekarri dizkiguten egiturazko arazoek, desorekek eta bidegabekeriek. Eta sindemiaren ondorioei ere aurre egin beharko diegula. Guzti horientzat ez dago txertorik, ez miraririk, ezta Deus ex machinarik; lan horri aurre egiteko ditugu jakinmina, elkarzaintza eta irudimena.

P. S. Ana Galarragak gaur Berrian idatzi duen hau txertoaren ikuskizunari buruz, behar-beharrezkoa.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)