Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Euskaraldiarako genetika (125): Geneak geneen baitan

Genomen antolakuntza, hau da, gene-materiala deitzen dugun horren antolakuntza, dirudiena baino konplexuagoa da. Hainbat gene-osagai egon daitezke bertan, izaki bizidun edo ez-bizidunaren arabera, baina geneak dira hoberen ezagutzen ditugunak. Badakigu nola hasi egiten diren, nola itzultzen diren proteinetara eta nola bukatzen diren. Nolabait, geneen gramatikan trebeak garela uste dugu. Bai, ziur?

SARS-CoV-2aren genomaren azterketa berri batek detektatu du orain arte inor ohartu ez den gene bat. Eta, badirudi, erantzun ostalarian erantzun immunea sortzen duela. Baina, nola da posible gene-material hain murritz batean gene batez ez ohartzea, beren gramatika ezagutzen dugu eta! Kororen gene guztiak zeintzuk diren argi izan behar genuen! Bada, gene “berri” hori beste gene baten barruan dagoelako, gainjartzen den gene bat da, hain zuzen ere. Halako geneak birusetan nahiko ohikoak badira ere, bakterioetan eta eukariotoetan aurki daitezke ere. Edonola ere, badirudi gainjartzen diren geneak aztertzea ahaztu egiten dela. Nolabait, gutxietsi egiten direla gene horiek eta genoma bat aztertzerakoan ez direla bilatzen. Ez bada espreski egiten delako, bere detekzioa ez da egiten eta oharkabean pasatzen dira. Ez da erreza gene bat gene baten barruan irudikatzea eta, ondorioz, detektatzea. Gero eta lan zehatzagoa egiten ari dira geneak non kokatzen diren aurreikusteko, baina argi dago geneen gramatika ez garela konpontzen uste dugun bezain ondo, e?

Egia esan, geneak geneen barruan egotea gene-informazioa handitzeko modu oso eraginkorra da, ez baita espazio gehiago behar gene-osagai berriak , hau da, funtzio biologiko berriak, lortzeko. Baina badu bere arriskua ere: gene-informazio unitate batean aldaketa bat gertatzen bada, hau da, mutazio bat gertatzen bada, bi generen funtzioa pikutara joan daiteke.Hortaz, Korok berriro ere erakutsi digu gure jakinduria uste duguna baino mugatuagoa dela. Eta genomak ulertzeko oraindik asko falta zaigula, ondo ezagutzen ditugun geneak barne. 

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)