Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Itxialdirako genetika (66): Mikrobiomaren eragina immune-sisteman

Azken asteetan immune-sistemari begira egon gara. Patogenoen aurrean defendatzen gaituen sistema hau hainbat ertzetatik aztertu dut sorta honetan zehar eta gaurkoan osagai berri bat gehituko diot: mikrobiomaren (bizidunetan bizi diren mikrobioen) eragina.

Orain dela gutxi argitaratutako lan batek mikrobiomak immune-erantzunean duen eragina aztertu du. Horretarako zitokinak ekoizten dituen zelula txuri mota bat aztertu dute eta ikusi dute baldintza esteriletan (mikrobiorik gabeko baldintzetan) zelula horiek ez direla gai erantzun immunea hasteko. Hori dela eta ikertzaileek uste dute bizidunetan dauden mikrobio onuragarriek zelula txuri mota horiekin dituzten elkarrekintzei esker, zelula txuri horiek erantzun immunea hasteko gaitasuna lortzen dutela. Nolabait adi egotera bultzatzen dituztela eta, horrela, erantzun immunea arinago hasten dela.

Ikerketa hau saguekin egin zuten eta gertatzen zena hobeto ulertzeko, aztertu zituzten baldintza normaletan eta baldintza esteriletan zeuden animalien zelula txuri horien geneen aktibitatea. Ikusi zuten baldintza esterileko mota horretako zelula txuriek baxuagoa zutela energiarekin lotutako geneen aktibitatea. Nolabait, mikrobiomaren presentziak aztertu dituzten zelula txuriei bultzatzen die aktiboagoak egotera eta horrela energia nahikoa izatea erantzun immunea hasteko. Ikertzaileek uste dute aurkikuntza hau baliagarria izan daitekela gaixotasun autoimmune batzuentzat sendabide berriak aurkitzeko. Baina, gogoratu, hau saguetan da. Ikusi beharko da gizakiotan nolakoa den mikrobioma-zelula txuri elkarrekintza.

Laburbilduz, mikrobiomak immune-sistemari lagun diezaioke patogenoei aurre egiten, immune-zelula batzuk aktibatzeko beharrezkoak diren bitartekariak ekoizten dituzte eta. Honek erantzun immunearen parte-hartzaileen konplexutasuna handitzen du eta baliagarria izan daiteke prozesu hori hobeto ulertzeko.

Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa