Genetika, genomika ta beste

Zainzurien usaina (edo kiratsa)

Orain Gabonak pasa direla, ziur zuetako askok zainzuriak jan dituzuela. Mahonesarekin, ozpin-oliotan nahiz beste jaki batzuen osagai moduan (lebatza saltzan, esate baterako). Eta komunera joaterakoan (Gabonetan komunean denbora asko igarotzen baitugu), zainzuriak jan ostean, pixak usain arraroa du. Zuetako batzuk irri batekin buruarekin baietz egingo duzue eta zuetako beste batzuk ze arraiotaz ari naizen pentsatuko duzue.
 

 
20140107123558
 
Zainzuri entsalada epela
 

 
Zainzuria gure liseri-aparatutik pasatzerakoan eta gure gorputzak zainzuriaren osagai batzuk prozesatzerakoan (batipat azido asparagusikoa) hondakin batzuk sortzen dira. Hondakin horien artean metanotiola dago, gernuaren bidez gure gorputzetik ateratzen dena, eta pixak duen usain horren erantzule nagusia dena. Baita ere beste hondakin batzuk eta horien nahasketak pixaren usain horren erantzule dira. Dirudienez, zainzuri gazteetan azido asparagusiko gehiago dagoenez, zainzuri gazteak jan ostean pixako usain berezi hori nabariagoa da. Pertsona guztiek zainzuriaren osagaiak horrela prozesatzeko gaitasuna ez badute ere, gehienok gai gara. Bai, gakoa genetikan omen dago. Baina prozesatzeko mekanismoa guztiz ezaguna ez denez, oraindik ezin dezakegu ziurtatu zein generen aldaerek zainzuriaren osagaiak prozesatzeko gai diren.
 
Baina kontu bat zainzuria proezesatzea da eta bestea hondakinak usaintzeko gai izatea. Gehienok zainzuria prozesatzeko gai bagara ere pertsona guztiak ez dira gai pixkako zainzuriren hondakin horiek usaintzeko. Ikerketaren arabera zenbakiak aldatzen direnez, ezin dezaket zifra bat eman zenbatek usaintzen gai diren (lan batean %20a hondakinak usaintzeko gai zen, beste batean %6 ez zen gai). Edonola ere, kasu honetan ere genetikan dago gakoa, baina ez da erraza. Usaimenarekin lotutako geneak ehundaka dira eta, hortaz, geneen aldaerak eta aldaeren arteko elkarrekintzak ikertzea zaila da. Baina badirudi oinarri genetikoa egon daitekeela ikerketa batzuen arabera. Konplexua, hainbat gene tartean egon daitezke eta.
 
Interesa baduzue ni usaintzeko gai naiz. Zainzuriak jaten dituzuenean gogoratu anekdota honetan eta mahaiko solasaldia aspergarria bada galdetu jendeari honi buruz, ea zainzuriak jan ostean pixak usan berezia ote duen. Dibertigarria izan daiteke.
 

 
20131217124426
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du.
 

One comment on “Zainzurien usaina (edo kiratsa)

Utzi erantzuna