#KZJaia3

Emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolak

Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) eta Uxune Martinez (@UxuneM) . Gonzalez-Dios Ixa Taldean (@IxaGroup) linguistika konputazionalen ikertzailea da. Martinez Inguma datu-basearen arduraduna da.
 

 
20150304110816
 

 
Martxoaren 8 hurbil daukagu, eta twitterren emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolen zerrenda egiten hasi gara, hauexek dira orain arte aurkitu ditugunak:
 
#WomenInScience Emakumeek zientzian izan duten oihartzuna jasotzen du. Gaztelaniaz #MujeresEnCiencia erabili izan da eta Argentinako Zientzia Ministerioak erabili du besteak beste. Frantsesez #FemmesEnScience da baliokidea. Euskaraz, #Emakumea eta #Zientzia , #emakumeak + #zientzia , #Zientzia , #emakumezkoen eta abar erabili izan dira besteak beste, baina ez dago traola bateraturik. Zer iruditzen #EmakumeakZientzian erabiltzen badugu emakumezkoen zientzian egin dituzten lanak eta datuak jasotzeko?
 
#WomenInHistory eta #wmnhst emakumeek historian izan duten papera eta emakumen garrantzitsuei buruzko informazioa jasotzen dute. Zer iruditzen euskaraz #EmakumeakHistorian erabiltzen badugu?
 
Alor konkretuagoetan sartuta, #WomenInBussiness Emakume empresarien jardunak jasotzen ditu eta #WomenInTech teknologian zeresana duten emakumeak jasotzen ditu. #WomenWhoCode programatzen duten emakumeen jarduna jasotzeaz gain, emakumeak programatzera bultzatzen ditu
 
Amaitzeko, #WomenIN , #WomenIn edo #WomenIn X emakumean lana suspertzeko erabiltzen direla ikusi dugu eta azkenekoak emakumeak alor jakin batean (x) duten presentzia adierazteko erabiltzen da.
 
Lagunduko diguzue zerrenda osatzen? Eta, emakumeen lanaren ikusgarritasuna suspertzen #EmakumeakZientzian , #EmakumeakHistorian eta bestelako traolak erabiliz?
 

 
kzjaia3_banner
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du
 

0 Comments on “Emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolak

  1. Momentuz #KZJaia3-an 12 ekarpen jaso ditugu #EmakumeakZientzian egitasmoan koka daitezkenak:
    5) Caldisericum: Ezagutzari ekarpenak egin ahal izatea zen, eta da, ikertzaile izateko akuilu nagusia http://zientziakaiera.eus/2015/01/09/irene-sendra-ezagutzari-ekarpenak-egin-ahal-izatea-da-ikertzaile-izateko-akuilua/ Irene Sendra & Ana Galarraga (@Anagalarraga1)
    6) Chlamydiae: Handiena zara Barbara McClintock! http://www.edonola.net/gorpua.php?atala=1&hiz=eu&ekintza=bas_irakur&nahi=999 Koldo Garcia (@koldotxu)
    21) Planctomycetes: Testuen konplexutasuna neurtzen http://www.edonola.net/gorpua.php?atala=1&hiz=eu&ekintza=bas_irakur&nahi=1002 Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD)
    22) Proteobacteria: Lisa Randall kosmologoa http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?atala=orokorra&Kodea=1027 Norteko Ferrokarrila (@NortekoF)
    29) Verrucomicrobia: Gero eta presoagoa izango den Interneta ezagutuko dugulakoan nago http://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/201cgero-eta-presoagoa-izango-den-interneta-ezagutuko-dugulakoan-nago201d Ana ViƱals (@anavinalsblanco) & Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria)
    31) Euryarchaeota: Gure lehen emakume albaitaria: Luz Zalduegi (1915-2003) http://zientziakaiera.eus/2015/01/23/gure-lehen-emakume-albaitaria-luz-zalduegi-1915-2003/ Uxune Martinez (@UxuneM)
    52) Zygomycota: Sariei esker, jendeak badaki zertan nabilen http://zientziakaiera.eus/2015/02/06/saioa-alvarez-sariei-esker-jendeak-badaki-zertan-nabilen/ Saioa Alvarez (@saio__nara) & Ana Galarraga (@Anagalarraga1)
    65) Cycadophyta: Zilarra, harribitxia baino gehiago http://kimikakuantikoa.blogspot.com.es/2015/02/zilarra-harribitxia-baino-gehiago.html Maialen Aldabaldetreku
    70) Annelida: Mikromatxismoaz aritzen gara tarteka, nahiz eta betiko matxismoak bizirik irauten duen http://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/mikromatxismoaz-aritzen-gara-tarteka-nahiz-eta-betiko-matxismoak-bizirik-irauten-duen Amaia Alvarez & Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria)
    72) Brachiopoda: Hegaztien lumetan askatasuna aurkitu duen ornitologoa http://zientziakaiera.eus/2015/02/20/carmen-azahara-hegaztien-lumetan-askatasuna-aurkitu-duen-ornitologoa/ Carmen Azahara &
    Uxune Martinez (@UxuneM)
    85) Loricifera: Emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolak http://www.edonola.net/gorpua.php?atala=1&hiz=eu&ekintza=bas_irakur&nahi=1019 Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) & Uxune Martinez (@UxuneM)
    90) Nemertea: Banuen esparrua zabaltzeko gogoa http://zientziakaiera.eus/2015/03/06/maialen-garmendia-banuen-esparrua-zabaltzeko-gogoa/ Maialen Garmendia & Ana Galarraga (@AnaGalarraga1)

Utzi erantzuna