Kafepintxo

Edonolan #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia ospatzen

20131217124426
 

 
Txoni Matxain-ek enbidoa bota zuen eta iada ehundik gora erakunde eta norbanakok parte hartuko dugula esan dugu. Oraindik hiru aste falta badira ere, motoreak berotzen joan beharko naiz, bi aste offline egongo bainaiz.
 
Hortaz, Edonolan nola ospatuko dugu? Ba… Edonola! Bai, txiste txarra. Ez, orain serio, Jaialdiak irauten duen bitartean 4 jarduera izango ditugu, beno, animatzen bazarete, noski.
 
– Asteroko dibulgazio edo ikerkuntzarekin lotutako artikulua. Hau ez da berria, orain arte bezala astero ikerkuntzari buruz zeozer kontatuko dizuet Gabonetako geldialdiaren ostean.
 
– “Galdetu genetikariari”. Genetikari edo genetikarekin lotutako gaiei (eboluzioa esate baterako) buruzko dudaren bat duzu? Galdetu lasai! Galdera iruzkinetan utzi diezadakezu, Twitter bidez @koldotxu aipatuta (edo mezu zuzenaz) galdera egin diezadakezu edo koldotxu (abildua) gmail.com helbidera bidali galdera.
 
– “#kafepintxo baten inguruan ikerkuntzaz solasean”: zure ikerkuntzari buruz hitz egin nahi baina ez dakizu nola? Edo lotsatia zara? Lasai egon, kafepintxo bat (edo gogokoa duzuna) hartzen dugu, zure lanari buruz hitz egiten goaz eta horri buruz blogean idatziko dut. Interesa baduzu eta Leioako kanpusean lan egiten baduzu nahiko errez daukagu, iruzkinetan, twitter bidez (@koldotxu) aipatuta edo mezu zuzenaz) edo epostaz harremanetan jarri nirekin eta adosten dugu. Beste kanpus batean bazaude orduan, ba, beno, zeozer adostu dezakegu.
 
– Asteko laburpena. Parte hartuko dutenen artean, ahalik eta sarrera gehien irakurtzen saiatuko naiz. Eta asteri irakurtzen noanaz nire laburpentxoa egiten joango naiz.
 

 
Ikusten duzunez, 4 jardueratik, bi zuen esku daude eta beste bat jaialdiaren partehartzaileen esku. Ea zelan ateratzen zaigun inbentoa!
 

 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du.
 

Utzi erantzuna