Genetika, genomika ta beste

Omika garaia

Hasieran geneak banan-banan aztertu ziren. Geneak aztertzeri genetika deitu zitzaion. Beranduago, geneak ezagutzen gindoazen heinean, izaki bizidun batek zituen gene guztiak aztertzen hasi ziren. Gene multzoari genoma deitu zion Hans Winkler botanikoak, gen(e)+(kromos)oma hitz elkarketatik. Genoma ikertzeari genomika deitu zitzaion.
 
Hasieran gene jakin bat adierazten zen ala ez (aktiboa zegoen) ikertu zen. Beranduago zelula batean adierazten ziren gene guztiak ikertu ziren. Horri transkriptoma deitu zitzaion eta transkriptomika hori ikertzeari.
 
Hasieran proteinak banan-banan aztertu ziren. Beranduago, zelula batean agertzen diren proteina guztiak aztertzen hasi ziren. Proteina multzo honi proteoma deitu zitzaion eta hauek ikertzeari proteomika.
 
Genomika osteko garaian, horrela deitzen diote genomak sekuentziatu osteko garaiari, -omika hamaika alor jaio dira.
 
Genometan geneen presentzia txikia denez izaki batzuetan eta geneetako egitura funtzionala exona denez, exon guztiak batera ikertzeari ekin zitzaion. Izaki bizidun baten exon multzoari exoma deitu zitzaion eta hori ikertzeari exomika.
 
Geneak aktibo ala ez egotea metilazio izena duen mekanismo batek kontrolatzen du. Zelula bateko metilazio egoerari (metilatuta dauden gene multzoa) metiloma deitu zitzaion eta hori ikertzeari metilomika. Edo, orokorragoa, genomaren baldintzak aldatzen dituzten metilazioa bezalako prezesu guztiei epigenoma esaten zaie, eta epigenomika guzti hauek aztertzeari.
 
Aurreko batean hamaika genoma batera ikertzeari metagenomika deitzen zaiola kontatu nizuen . Metagenomikak metagenomak aztertzen ditu, hots, genoma askoren batura.
 

 
20140428131334
 
Bai, pixkat kakanahastea. tik hartua.
 

 
Horrela ad eternum jarrai nezake: kinoma, sekretoma, farmakogenoma, fenoma, reguloma, interaktoma, lipidoma, metaboloma, biroma,… eta burura datorkizun edozer. Omika garaian gaude, ez galdu zure aukera arlo berri bati izena jartzeko.
 
Niri osagai genetiko mugikorrak interesatzen zaizkit. Elementu hauen multzo horri noizbait mobiloma deitu izan zaio. Hortaz mobilomika (ez dakit noizbait hitz hori erabili den) (meta)genoman agertzen diren osagai mugikorrak aztertzeari ditu diezaiokegu.
 
Omika garaia aukera paregabea da izaki bizidunok nola funtzionatzen dugun ikertzeko eta eboluzioa nola gertatu den ondorioztatzeko. Datu pila metatzen ari dira, gero eta izaki bizidun gehiago, baldintza ezberdinak, etab. luzea. Izan ere biologo konputazionalen artean txantxa moduan edo, orain arazoa datuak aztertzea ez dela diogu, superkonputazioari esker eta paraleloan egiteari esker prozesua arindu baitaieke. Orain arazoa datu guzti horiek gordetzean dago. Disko zurrunak txiki geratzen ari dira eta geldoak izaten hasi dira beharrezkoak diren analisiak egiteko. Hala ere omika garaiak bere arriskuak ditu ere eta aurrekoarekin lotua dago. Hainbeste daturekin galtzea normala izan daiteke, dena pixkat kea izatea eta bluff batean bukatzea.
 
Dakizun bezala blog honetan genomikaz, metagenomikaz eta mobilomika bezala deitu dudan horretaz idazten dut, dena eboluzioz onduak. Datu guzti horien artean ez galtzeko asmotan. Eta datorren asteetan horietan sakontzen jarraituko dut. Adi egon #kzjaia2 traolari.
 

 
20140428131700
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du
 

Utzi erantzuna