Genetika, genomika ta beste

Behin eta berriro asmatzen

Izaki bizidunon antzeko funtzioak betetzen ditugu: jaio, handitu, ugaldu eta hil. Baina funtzio horiek betetzeko hamaika bide aurkitu ditugu. Bizitza den bezalakoa da eta mota askotako konponbideak asmatu ditugu (egia esan zoriz agertu eta garatu dira eta hautespenak saritu ditu) erronkei aurre egiteko. Baina antzeko konponbideek ez dute zertan jatorri berdina eduki behar.
 

 
Har dezagun adibidez hegan egiteko gaitasuna. Intsektuek, hegaztiek eta saguzarrek hegan egin dezakete eta hegan egiteko aparatuak (hegoak) dituzte. Baina bakoitzak bere kabuz garatu ditu, eboluzioaren puntu ezberdinetan hegoak asmatu eta garatu dira zeruak konkistatzeko.
 

 
20140606135443
 
Pterosaurioa, saguzarrak eta hegaztiak. Hegoak bai, baina independienteki agertu eta garatu dituzte.
 

 
Egia da intsektuek erabiltzen dituzten hegoak hegazti ta saguzarrenarekin konparatuta nahiko agerikoa dela ezberdinak direla. Baina azken bi hauenak, tira, antzekoagoak dira, pareko egituretatik (aurreko gorput-adarraa) garatu direlako. Eta antzeko zeozer izaten bukatu dute. Horri eboluzio konbergente esaten zaio. Hau da, modo independientean eboluzioan agertu diren eta antzekoak dire konponbideak.
 

 
Eboluzio konbergentearen beste adibide bat begiak dira. Bai ikusmen organoak modu independientean askotan garatu dira eta hamaika begi mota ditugu. Baina ornodun eta zefalopodoek (olagarro, txipiroi, molusko goxo horiek) harrigarriki antzeko begiak garatu ditugu. Ezberdintasunak egon badaude (eurek ez dute guk dugun puntu itsua nerbioen kokapena dela eta) baina guztiz eboluzio independiente izateko oso antzeko egiturak izaten bukatu dute.
 

 
20140606135418
 
Ornodun eta olagarroen begiak. Antzekoak baina zer ikusirik ez.
 

 
Baina niretzak eboluzio konbergentearen adibiderik harrigarriena (eta ulertezina egiten zaidana) ziklido arrainena da. Arrain hauetako batzuk arrainontzietan aipaingarri gisa erabiltzen dira baina interesgarrienak Tanganyika eta Malawi lakuetan bizi dira
 

 
20140606135400
 
Ezkerrean Tanganyika lakuko ziklidoak, eskuman Malawikoak. Parez pare daudenak antzekoak badira ere bere lakukoekin harreman estuagoa daukate aurrean duenarekin baino.
 

 
Afrikako bi laku hauen artean 350km-ko distantzia dago eta biak eboluzio ikasketa ezbedinak egiteko interesgarriak dira. Baina bi lakuetan harreman zuzenik gabeko antzeko arrainak egotea harrigarria da oso. Izan ere, laku bereko arrainek harreman hurbilagoa dute beren artean beste lakuko bikiekin baino. Azalpen gisa edo, arrain horiek lakuetan antzeko nitxoak (funtzio ekologikoak) betetzen dituztenez antzekoak izaten bukatu dutela proposatu da. Eboluzio konbergentea muturrera eramanda, egia esan.
 

 
Eboluzio konbergentearean adibide gehiago daude: ekolokalizazioa, uretara moldatutako egiturak, proteina mailako egitura batzuk, etab. Kasu guztietan zera da deigarria: bide ezberdinetatik eta momentu ezberdinetan hasita, bukaeran antzeko konponbideak bilatzea bizirik mantentzearen erronkari aurre egiteko.
 

 
20140606135334
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du
 

Utzi erantzuna