Sukaldean

Patata tortila

patata_tortila
 
Tortilagaz esperimentu asko egin baditut ere, gehien gustatzen zaidana klasikoa da. Beste egun batean asko gustatu zitzaidan aldaera baten argazkia jarriko dut.
 

 
Beno, tortila bat egitea nahiko erreza da. Patatak zuritu, dadoetan zatitu (handitxoak egiten ditut lan gutxiago egiteko) eta gatza gehitzen diet. Olio bero-bero duen zartagin batean frijitzen ditut. Arrautzak plater batean irabiatzen ditut gatz pixkat batekin. Behin patatak frijituta, olioa ekidinez, arrautzera botatzen ditut eta ondo nahasten ditut. Zartaginetik olioa kentzen dut, pixkat utziz arrautza ez itsasteko. Sua topean eta zartagina bero-bero dagoenean arrautza+patata nahastea zartaginean jartzen dut eta behekaldea mamituta dagoenean, plater baten laguntzaz buelta ematen dut.Alde hau mamitzen denean sua jeisten dut, sardexkaren laguntzaz pixkat forma emanez, eta bozpasei buelta arin ematen dizkiot, niri nahiko likidoa gustatzen baitzait tortila.
 

 
On egin.
 

One comment on “Patata tortila

Utzi erantzuna