Genetika, genomika ta beste

Generik ikertuenak

Mundu guztiak zerrendak egiten diut. Zerrendak oso gustoko ditugu. Eta urte bukaera/hasiera parte hoentan Top10 zerrendak nonnahi aurkitzen ditugu. Genetikan ez gara gutxiago eta Azaro partean Peter Kerpedjievek gizakiotanĀ gehien ikertutako geneen zerrenda egin zuen. Hurrengo asteetan gurera 10 ikertuenak ekarriko ditugu.

Imajina dezakezun bezala denboran zehar geneen fama aldatuz joan da eta gizakiotan ikertu diren geneak ez dira beti berdinak izan. 1980ko hamarkadaren hasieran HBB genea (hemoglobinaren zati bat kodetzen duen gene bat) ikerketaren jaun eta jabe zen. Gaixotasun genetikoekin lotu zen lehen geneen artean dugu HBB, batez ere anemia faltziformearekin duen loturagatik. Bere famak hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen, CD4 geneak lekukoa hartu zionean. Gene hau zelula txurietan agertzen da erantzun immunearen baitan, eta HIESean izan zezakeen paperagatik bere ikerketa areagotu zen. Bere nagusitasuna ia hamarkada batez mantendu zen, 1990ko hamarkadaren erdialdera arte. Orduan hamarkadaren hasieratik berarekin batera lehiatzen ari zen GRB2 genea ozta-ozta gailendu zitzaion. Gene honi esker zeluletan seinaleak nola jaso eta itzultzen diren aztertzeari ekin zitzaion. Garai horretan ere TP53 genea nabarmentzen hasi zen, burua 2000 urtearen inguruan hartuta, eta orain arte bere nagusitasuna mantendu duen genea. Zergatik? Gure material genetikoaren zaindaria delako. Inoiz gehien ikertu den genea.

Zeintzuk dira zerrenda honetan bidai lagun dituen beste 9 geneak? Banan-banan ezagutzen joango gara, bere fama merezitakoa den ala moda huts bat soilik ez den ezagutzeko. Honek, batetik, geneak (eta genetika) ezagutzeko balio diogu; bestetik, ikerkuntza berari buruzko hausnarketa egiteko. Zeren gure material genetikoan 20.000 gene inguru badaude, zergatik gainontzekoek ez dute fama bera? Interesgarriak ez direlako, ezezagunak direlako ala oso ezagunak eta ikertuak diren hauek ikertzea errezagoa delako?

Atzerako kontaketa has daitela!

One comment on “Generik ikertuenak

Comments are closed.