Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Generik ikertuenak: TGFB1

Zai. 3805 artikuluetan aipatua izan ostean hazkuntza faktore transformatzailea beta 1 delakoa zerrendaren 7. postuan agertzen zaigu. 90ko hamarkadaren bukaeratik urtero gene honi buruzko interesa hazten joan da, eta hazkuntza orekatu horrek zerrendako goiko postutan egotea baimendu dio.

Antzinate klasikoko munduko 7 mirariak.

TGFB1 genea 19. kromosoman daramagu eta hazkunde faktore bat da, hau da, TGFB1 zelula mota batzuetan ekoitzen da, askatzen dute eta horrek beste zelula batzuetan eragin du. Eragin hau zelulen hazkuntza, espezializazioa eta bere buruaz egitea izan daiteke. Ehun askotan aktibo dago baina batez ere barean eta hezur-muinean. 101 generekin elkarrekintzak ditu eta 199 prozesu biologikoetan parte hartzen du. Aipatutako funtzioetaz gain beste hazkunde faktore batzuetan eragina du eta minbizietan oso aktibo dago.

ESR1 geneaz aritzerakoan hartzaileak azaldu genituen. Orain sentsore horiek “nabaritzen” dezaketen molekuletako bat azalduko ditugu: hazkunde faktoreak. Modu laburrean azalduta hazkunde faktoreak zelulek igortzen dituzten molekulak dira beste zelula batzuetan eragiteko. Horrela zelula artean komunikatu daitezke, beste zelula batzuen funtzioa moldatuta. Honek zelulen arteko koordinazioa eta geu bezalako izaki zelulanitzen funtzionamendu zuzena bermatzen da. Hazkunde faktoreen interesa ez da bakarrik horretara mugatzen, laborategietan asko erabiltzen dira esperimentuak aurrera eraman ahal izateko.

Gainera, TGFB1-ren kasuan, minbiziarekin ere lotuta dagoenez eta zelula txuri mota batzuen erregulazioan parte hartzen duenez, normala da hainbeste artikuluetan aipatua izatea.

One comment on “Generik ikertuenak: TGFB1

Comments are closed.