Genetika, genomika ta beste

Wolfram Deuna

Bihar egun berezia izango da. Ez bakarrik urterokoagatik, beste urte bat eguzkiari bira, baita ere zientziazalez beteriko ekitaldi batera gonbidatu nautelako.
 
Elhuyarren eskutik Wolfram Deuna ospatuko dugu Bergarako Pleno Aretoan 19:30etatik aurrera. 9 bakarrizketa zientzia jendartera gerturatzeko.
 
Spoiler moduan, badakizu serieak direla blog honen beste hanka, “Genetika ez da (guztiz) zientzia-fikzioa” izenburu izango du nire bakarrizketak. Zeri buruz izango den? Horretarako gerturatu beharko zara!
 

 
Bihar arte!
 

Utzi erantzuna