#KZJaia3

Edonola #KulturaZientifikoaren 3. Jaialdiaren etxea

Gaur Euskaren Nazioarteko Eguna da eta hamaika ekitaldi antolatu dira gure hizkuntzaren inguruan. Hortaz egun aproposa iruditu zaigu gaur “ofizialki” #KulturaZientifikoaren 3. Jaialdia aurkeztea, aurretik @TxoniMatxain ek aurreratu bezala .
 

 


 

 
#KZJaia ren lekukoa 1.go edizioan Zientzia Kaierak izan zuen eta 2. edizioan Zientzia.net i eman zion. Orain 3. edizioaren lekukoa pozik hartzen dugu eta Edonola #KulturaZientifikoaren 3. Jaialdiaren anfitrioia izango da 2015.eko urtarrilaren 7tik martxoaren 31 arte. Eta anfitrioi on moduan gure etxea txukundu dugu eta ateak zabaltzen dizkiogu interneten euskarazko dibulgazioan ari den orori.
 

 
Gaur euskara eta euskal kulturaren eguna izanda, zientzien mundutik ere gure harri-koska ekartzera gonbidatzen zaituztegu eta horrela gure hizkuntzan kultura zientifikoa hedatu. Jaialdi honetara 100 pertsona, talde edo erakunde baino gehiago atxikitu ziren iaz , oraindik animatu ez bazara, apunta zaitez! Zergatik? Jaialdi honetan edonork, edonondik eta edonola parte har dezakeelako! Ez duzula denbora askorik eta soilik metroan zoazela irakur ditzakezula idatziko direnak? Hau zure jaialdia da ere. Matematikak gogoko dituen etxekoandre autodidakta bat zarela eta matematikei buruz idatzi nahi duzula? Zertara itxaroten zabiltza! Arkitektura gustukoa duzun DBHko ikaslea zarela baina lotsatzen zarela? Lotsarik ez, hemen dena pozik irakurtzen dugu (eta agian zure irakasleak positiboren bat jartzen dizu)!
 
Giro bikainean zientzien eta letren arteko banaketa artifiziala gainditzea, zientziak eta kulturak uztartzea eta ezagumendua hedatzea helburu, interneten 12 astez zientzien inguruko post, artikulu, audio eta bideoak bilduko ditugu. Irakurriz, idatziz edo hedatuz, animatu eta parte hartu!
 
Datorren astean berri gehiago! 😀
 

 
kzjaia3_banner
 

Utzi erantzuna