Sukaldean

Makailao apurtua tomateagaz

makailao_apurtua_tomateagaz
 
Aurreko bi egunetan makailao apurturi gatza kentzen diot ura duen ontzi batean sartuz eta hainbat alditan ura aldatzen diot. Horrela sukaldatu nahi dudanean gatzik gabe gelditzen zait.
 
Tipula eta piper berdea zati txikitan mozten ditut eta olio beroa duen kazola zabal batean jartzen dut. Kolorea hartu dutenean makailao apurtua gehitzen diot. Pare bat buelta eman, makailaoa egin harte (bere ura ateratzen du) eta orduan tomatea (tetabrick-ekoa ondo doakio) eta pikiloko piper gorriak tiratan banatuta gehitzen diot. Bukaeran piper txorizero pixkat gehitzen diot eta sua minimoan jarri dena ondo nahastu arte.
 

 
On egin.
 

One comment on “Makailao apurtua tomateagaz

  1. Gracias por la receta, aunque no sea muy dificil pero todo tiene su tiempo, y me ha salido cojonudo, cuando venga mi mujer se va a poner las botas, saludos

Utzi erantzuna