Kafepintxo

Ostiral kulturalak (II)

Egun bat beranduago bada ere, hamen daude. Aste honetan, nire ostiraletako gomendioek, bateko pokerra osotzen dute. Bere arloan, nire ustez, onenetarikoak baitira.
 

 
Liburua: Peleando a la contra (Bukowski, 1997)
 
Gazteleraz egindako Bukowskik idatzitako poema eta ipuin laburren bilduma. Ezagutzen ez baduzu bere literaturan murgiltzeko modu on bat da. Berarekin ados egon ez arren, idazteko duen era gordin eta zuzen hori oso gustoko dut. Sinesgaitza gauzak azaltzeko dituen erreztasuna.
 
info+:
 

 
Filmea: Fargo (Coen anaiak, 1996)
 
Coen anaiengatik dudan zaletasuna aski ezaguna da. Filme honekin euren filmografian hasi nintzen eta oraindik ere euren filmerik onena iruditzen zait. Frances McDormand-ek kriston lana egiten du, haurdun egoteak eta kriston despistatu itxurak bere lana indartzen ditu, normala Oscar-a irabaztea paper honegatik. Gainera beharrezkoak ez diren hilketek, odola edonondik egoteak eta gertaera zentzugabeek filme bikaina bilakatzen dute. Batez ere izotza txikitzeko makina gorpu bat txikitzeko erabiltzen denean.
 
info+:
 

 
Seriea: The Closer (2005)
 
Txiripaz serie hau ikusten hasi nintzen eta hasieratik primerakoa iruditu zitzaidan. Krimenak ikertzen dituen beste polizia serie bat izan zitekeen bere pertsonaiek osotzen duten mikrokosmosagatik ez balitz. Ez da bakarrik Kyra Sedgwick-ek egiten duten paperra, Emmy-a irabazi du Brenda Jonhsoni bizitza emateagatik, inguruan dituen guztiek, batez ere G. W. Bailey eta Tony Denison-ek, egiten duten lana. Gainera denboraldi bakoitzak hildo bat darama eta euren erlazioak eta lana nola aldatzen doazen ikusten da. Estiloa, erritmoa, pertsonaiak eta historioak serie oso berezia egiten dute.
 
info+:
 

 
Diska: Seguiré caminando (Amparanoia, 2008)
 
Amparanoia eta Amparoren musika gogoko ditudalari buruz dudarik ez dago. Eta diska honetan bere zuzeneko energia eta lana azaltzen ditu. Bere abesti onenak osotzen duten kontzertu baten laburpena, bere indar guztiarekin. Bere musikaz gozatzeko modu paregabea, bere zuzenak gogoratzeko modurik onena, bere azken diska eta agurra baita.
 
info+:
 

 

Utzi erantzuna