Kafepintxo

Kutrebision 2010

Aurten Malta finalera heldu ez denez, Islandiarekin joan naiz, paper txarra egin duenak, 19. geldituz. Hala ere Alemaniarekin gelditu naiz, grazia gehien egin didana izan baita eta, behitu, azkenean, irabazi du. Orokorrean aurtengo edizioa nahiko indargabera iruditu zait. Balada gehiegi, friki gutxi eta dena oso homogeneoa.
 

 
Eta hona abestiz abesti entzuten nituen bitartean egindako balorazioa, Islandia, ageriko arrazoiengatik, gainbaloratua dago:
 
– Azerbaiyan: itxura ona duen ohiko neska okela erakusten y ohiko balda abesten. Eurovisionen gustatzen duten horietakoa, niri buruko min bat aportatzen dit. Ondo geldituko da. Dantzatxoa pixkat asinkronikoa da. Oihukaria, oso oihukaria.
 
– Espainia: mutil jator eta atsegina. Ahots zakarragiarekin hasi da. Vals gogoraerraza. Bere laguntzaileak dibertigarriak. Espontaneo incluido. Tonua hartzen doa baina urduri dagoela nabaritzen da. Bukaera ona.
 
– Norvegia: Ohiko galantea ohiko balada abesten. Publikoa, etxekoa denez, bere oinetara. Hor, ahotsa bortxazen eta platerrak apurtu ez duen bere aurepegiarekin begiradak botaz. Aspertzen naaaaaaiz.
 
– Moldavia: Pixkat alaia, dance, baina oihukari batzuk modu deigarrian jantziak. Hala-nolakoa, baina ahazgarria. Jantziarena, makilajea eta gainontzekoa, lekuz-kanpokoa. Eraso epileptikoak dituztela uste dut, ez, dantza da.
 
– Txipre: Abestiren bat instrumentazio klasikoarekin. Galante bat kitarragaz. Abesti geldoa, zeozer gogaikarria, baina entxungarria. Aipagarriena mutikoaren kitarra gixajoa karroza-zintagaz itsatsita dagoela dirudiela da.
 
– Bosnia-Herzegovina: Hau sailkaezinagoa da. Hostia txarra itxura jartzen duen galante-kitarjotzaile bat pena emateraino heltzen ez dena. Abestia balizko kitarreo bate duen oihukari batenaz doaz. Edo halako zeozer. Txurrak eta meninak nahasta da.
 
– Belgika: Galante bat kitarrakin bakarrik. Mutiko txintxoaren balada bere penak kontatzen. Ez-eurovisioneko abestia dirudi. Ondoegi entzuten da Eurovisionekoa izateko. Tipoak ez du batere txargo egiten. Glukosa igotzen baldin badit ere ondo geldituko da.
 
– Serbia: Parre egitea ezin izan dut ekidin, musikaren hasieraren artean eta abesten duen mutil-neskaren artean. Dantzarena, tira, ez du ez hankarik ez bururik eta ez doakio. Eta abestia zentzugabekeri osoa da. Abesten duena pertsona zentzugabea bada ere, ahots baino kopeta-ile gehiago du.
 
– Bielorrusia: Gogo pixkat gehiagorekin abes dezala tipoak. Jaten dugun beste baladatxo bat. Orain beste tipoak gainantzezten du. Eta nesketako bat drogatua dirudi. Edo hirurak. Jasangaitza da. Eta neskeei atera zaien tximeleta hegoak tamalgarria.
 
– Irlanda. Baladen betekada. Behintzat hau gustuagaz eginda dago eta irlandesa (ilegorria, nola ez) dibaz doa, Eurovisionen izan behar den moduan. Klasikoak izatekoan, ondo egin. Eta gaina musika zelta ikutuekin.
 
– Grezia: Festarako abestia dela suposatzen da, baina nahiko tamalgarria da. Dantza eta salto asko baina tipoak ez du kaka bat abesten. Eta ez dauka zentzu eszeniko handirik, momentu oro solura begiratzen dabil. Eta abesti zentzugabea da.
 
– Erresuma batua: Beste galan irribarretsu bat. Abesti pop bat gogoerraza eta roilonekoa izan nahi duena. Koroek mesede gutxi egiten diote. Eta dantza, beno, hitz batez. Orokorrean honek pena ematen du.
 
– Georgia: Beste balada ahazgarri bat. Beste oihukari bat. Beste dantza tamalgarri batzuk. Tamalgarria den beste gauza bat. Ez du kaka bat abestu. Bukaerako suan erre zitekeen.
 
– Turkia: Arraroa eta tamalgarriaren arteko beste nahasketa bat. Kitarreoa musika turkoarekin eta rapeo apur batekin (moduren baten deitzeko). Auzo-lotsa. Eta robot hori? Zer da hau?
 
– Albania: Oinarri berdinekin milaka aldiz klonatutako ohiko abestia. Behintzat tipak abesten du, ez du oihuakatzen bakarrik, ahots ahaztezina. Abesti zuzena baina ahazgarria.
 
– Islandia: Eurovisioneko abeste klasiko bat diba batek abesten. Hau eurovisioneko muina: ahots potentea, koroak bigarren mailan, musika elektronikoa eta neurrizko dantza. Oso ondo.
 
– Ukrainia: Txanobeltzaren sarrera dramatikoa. Zergatik oihukatzen du? Oina zapaldu diote? Eta orain oihukatzen jarraitzen du kitarreo tamalgarri bategaz. Ez du ezer transmititzen eta jartzen dion gezurrezko dramatismoa oso txarto gelditzen da.
 
– Francia: Festibaleko pista-aportzailea. Edo aerobic monitorea. Dantza asko, letrarik gabeko abestia (alé, alé, dancé) eta oinarri electroniko sinpleak. Aipagarriena, ipurdiak. Eta Hakarena ez dakit zertara zetorren.
 
– Rumania: Festibaleko pinpinelak baditugu. Abestia entzuten usten da, animatua, baina tipoek gainantzezten dute. Eta pianobikoitzarena nahiko harroroa da. Eta oihuak, hitz batez. Dantzatzen hasi direnean dena pikutara bidali dute. Zergatik tipoak bekain bat bestea baino gorago dauka?
 
– Errusia: Festibaleko txepelarentzat instrumentazio klasikoa. Ez dakit iluminatua dagoela dirudien, izarrei begirada edo tortikulisa duen. Eta ez du kaka bat abesten. Erretratuarena lekuz kanpo. Bateria Hurley zirudien. Eta koroak auhenak egiten tamalgarria da.
 
– Armenia: Itxura ona duen beste tipa bat, ikusi zaion lehen gauza eskotea izan da. Abestia festibaleroa, neska zuzena baina gehiago barik. Oihukatzen du baina ez horrenbeste, saiatzen denean heltzen ez delako. Eta dantza ez da oso lekuz kanpo egon.
 
– Alemania: Biologia eta historiako ikaslea denez kausitzen nau. Neskatoak bere grazia dauka, behintzat ausarta eta lotsagabea da. Abestia gogoraerraza da baina ahazgarria. Beragaz parrandan joatea ondo egon behar du.
 
– Portugal: Beste baladatxo bat. Ahots belt kutsu hori falseteekin ez nau konbentzitzen. Eta jartzen dion antzerkia ez da ondo gelditzen. Eta bekoki ilundu hori oihukatzen duenean harraro gelditzen da. Ez dakit, beste balada ahazgarri bat.
 
– Israel: Beste galante bat. Beste balada bat. Asko biziko du baina ni hau entzuteaz damutzen naiz. Beste abete ahazgarri bat. Eta oihutxoak, heltzen ez den beste bat.
 
– Danimarka: Zelako sarrera tipoak, ia ez da heltzen. Beste pinpinelak, baina hauek motelean. Abesti atsegin bat, baina bi hauek ez dira sinesgarriak.
 
– Espainia: Oraingoan sarrera hobea. Lasaiago. Eta espontaneo gabe.
 

Utzi erantzuna