Genetika, genomika ta beste

Gizartearen bases barik ez dago ikertzerik

Pasaden asteazkean Alzheimerraren nazioarteko eguna izan zen. Gauean “Bizikleta, goilara, sagarra” dokumentala eman zuten eta han ikerlari/mediku batek, inpotentziaz beterik, lotsa sentitzen zuela esan zuen, asko egiteke baitzegoen eta ez baitzen nahikoa egiten. Horrek nire lanari buruz gogoeta egitera bultzatu ninduen.
 
Ikerlaria zarean interes batzuk dituzu eta horiek ikertzen saiatzen zara, mundua leku hobeago bat bilakatuz. Zeozer jakitea beti onerako da. Askeagoak egiten gaitu, jakintsuagoak egiten gaitu. Egia da traben artean bizi garela, egiten duguna justifikatu behar dugula badirudiela, batez ere ageriko erabilera bat ez baldin badauka gure interes-gaiak (“zertarako balio du egiten duzunak?”). Baina beti heltzen da puntu bat zeinean “zergatik ez da hau ikertzen?” galdetzen didatela. Nik beti erantzun bera ematen dut, “mahai gainean dirua jar dezatela, idei bikainez betetako jendea beti dago”.
 
Behin hamar urteko haur bati irakurri nion ikerlariak gauza sinesgarriak egiten dituzten pertsona arruntak garela. Eta orokorrean horrela da, gure lana egiteko gehiegi eskatzen ez dugulua uste dut: baliabideak eta askatasuna. Edo beste hitz batzuetan, diru gehiago eta burokrazia eta injerentzia gutxiago.
 
Zergatik ez ditugu minbizia, Alzheimerra edo dena delakoak sendatu? Ba aurrekoagatik. Eta zergatik ez ditugu baliabideak eta askatasunik? Ba, nire iritzi apalean, adostasun sozialik ez dagoelako. Ez, ez da “errua gizartearena da” esatea. Sikieran ez dut errudunik dagoenik, bakarrik ez dugula ikerkuntzaren garrantzia barneratuta ez pertsona ez gizarte moduan. Bakarrik hasieran aipatu dudan dokumentalaren audientziak begiratu behar ziren, %3,3-a izan zuen. Tira, ez zuela interesik izan, Alzheimerraen nazioarteko eguna bazen ere eta gaixotasun horrek hurbiltik joko baikaitu ere. Ez, etzaigu axola. Etsituta diot, ez haserre.
 
Halako gauzetaz bakarrik interesatzen gara guztiz jotzen duena. “Eta nireaz zer?” deitzen dudan fenomenoan. Orduan bai, orduan dagoen informazio guztia kontatzea nahi du jendeak, interes guztia jartzen dio eta ulertzen ahalegintzen da. Adi-adi eta dudak badituzte interes handiz galdetzen dute.
 
Egia da, oro har, ikertzaileak guztiz penagarriak garela gure lana dibulgatzen eta hori oztopo (handi) bat dela. Denbora gehiago eman beharko genukela gauzak modu argi eta zuzen batean azaltzen. Baina nire dudak ditut, hori horrela izanez gero, gizartearen interesa, orokorrean hartuta, horrenbesterako ez litzatekela izango. Bai, nahiko ezkorra naiz gai honetan.
 
Ikerkuntza norbanako gutxi batzuen borondate on, sakrifizio eta sufrimendurako gaitasunean gehiegi oinarritzen dela iruditzen zait. Gure bizitzak aurrera eramaten ditugu, bai, pertsona normalak gara, mundu guztiak dituen amets, nahi eta beharrak ditugu baina gure egiten diogunari garrantzia kentzen diogu eta ixilean daramagu, odol-pikoak bezala.
 
Orain dela gutxi lagun oso on batek esan zidan bezala “guk ez badugu egiten, nork egingo du?”. Arrazoi guztia. Baina gizartearen babesa bageneuka, hor atzean, bultzatzen, animatzen, zenbat hobetuko genuke.
 

Utzi erantzuna