Kafepintxo

Cutrevision 2012

Larunbatean, urtero bezala, Eurovisionez gozatu nuen, nire kopazoekin ta guzti. Aurten, gainera, Euskovision bidez ere jarraitu nuen. Primeran pasa nuen han bildu ginen guztiekin, beren iruzkinekin eta egon zen giro ezinobea. Benetan, jendeak kriston umorea dauka.
 

 
Aurten, urtero lez, Maltarekin joan nintzen. Gustatu zitzaidan, bai, bai, baina ez genuen sorterik eduki bozkaketan. Irabazlea, Suedia, beste munduko ezer ez zitzaidan iruditu. Bainta, tira, bozkaketak horrelakoak dira.
 

 
Hona hemen momentuan idatzi nituenak, Euskovision irakurtzen nuen bitartean.
 

 
UK, gogor hasi gara, anestesiarik gabe. Manolo eskobar aspergarria
 
Hungria, jasangaitza, tipo batzuk zeozer rockeroa egin nahian, baina ezer.
 
Albania, ohikatze duen tipa bat, gelditu barik. Penagarria.
 
Lituania, balada tipoko bat, begiak estalita efektua egiteko abestiaekin (maitasuna itsua da) eta gero, bapatean, erritmoa aldatu eta dantzan-dantzan hasten da. Flipau.
 
Bosnia, beste baladatxo bat, tipa bat pianora. Gero piano utzi eta ohiuka hasi da
 
Rusia, irabazle argiak. Atso zahar batzuk abesti oso atsegin ta dibertigarri batekin.
 
Islandia, beste baladatxo bat, bikote bat, neskak bibolina darama. Gehiegi bizi dute, no cuela.
 
Zipre, abesti festibalero bat haragia erakusten duen neskato baten eskutik.
 
Frantzia, ez daukat hitzik desproposito honi buruz ezer esasteko. Benetan, tamalgarria. Abestia disko izan nahi du baina hortik dituen atletekin gimnasia egiten dena kakanahaste batean uzten du.
 
Italia, tipa Amy Winehouse dirudi baina abestia ondo dago, zeozer ezberdina!
 
Estonia, balada bat. Tipoak asko bizi du. Ez dakit kaka egiteko arazoak ote dituen.
 
Norvegia, beste abesti festibalero bat, mestizajearekin eskua joan zaie ta tipoa negargarria da.
 
Azerbaian, gogorra, oso gogorra, oso txarra baita. Ohiukatzen tipa gauza oso aspergarri batean.
 
Errumania, gazteleraz. Toma-ya. Alaia da baina nahiko WTF. Behintzat imaginazioa bota diote.
 
Danimarka, abestia gustoko dut, pixkat harraroa euren jantziak baina ondo abestuta.
 
Grezia, abesti festibaleroa ta haragia erakusten duen neskato batekin. Betikoa.
 
Suedia, festibaleko gotika, abesti festibalero tipikoa abesten. Faboritoa dela diote baina, niretzat normaltxoa.
 
Turkia, pixkat harraroa, beldugarria edo zentzugabea. Edo dena batera. Ta bukaerako barkuak zur ta lur utzi nau.
 
Espainia, ez dute inoiz ikasiko, baladatxo bat, tipak, bueno, garresi egiten du ta listo.
 
Alemania, mutiko guapotxo batek egindako baladatxoa. beste klasiko bat.
 
Malta, ikaragarria! Oso ondo egon da, abesti atsegina, tipoak dena eman dute, Bale beti Maltaren alde egiten dudala, baina aurten primeran egon da!
 
Mazedonia, ez dakit nola deskribatu, hasieran opera dirudi eta gero zeozer hevyagoa? Harraroa, oso.
 
Irlanda, guau, iazko berberak. Lotsagarria benetan. Abestia sin más baina beraiek lotsa asko ematen dute.
 
Serbia, gatzgabeko tipo batek baladatxo bat abesten. Aspergarria benetan.
 
Ukrania, beste abesti festibalero bat, ohikatzen duen tipa batekin.
 
Moldavia, abestia ondo dago, tipoak ez du txarto egiten baina dantza ta dantzariak dena zapuzten dute.
 

 
Datorren urterarte!
 

Utzi erantzuna