Telesailak

2013ko 41. asteko serieak

Goazen asteko laburpenarekin.
 

 

Homeland – 03×02 – Uh… Oh… Ah…

 
Beno, kapitulua Carrie-k zoro aurpegiak jartzen, Saul-en azpijokoa zein den asmatzen eta Dana-ren tragediarekin pasa dut. Egia esan Carrie-k oso urduri jartzen nau eta gero eta gutxiago jasatzen dut. Saul-ena ezt daukat oso argi zertaz doan, hain jatorra zirudien tipo bat ezin da bapatean hain maltzurra izan, zeozer gordeta izan behar du. Eta Dana-ren kontua, bai, oso dramatikoa, nahi duzuen guztia, baina ez zait batere axola.
 

 

Castle – 06×03 – Need To Know.

 
Becket-ek hiru kapitulu iraun ditu Fiskal Orokorrarentzat lanean. Kapitulu honetan Becket-ek bere lana New York-en egin behar du bere lankide-ohien gainetik pasatuz, hain ezaguna eta erabilia den lekuko polizia – agente federalen arteko harreman txarra. Kasua bera ondo, zuzena, umore nahikorekin girotuta ta pare bat buelta interesgarrirekin. Eta Becket-ek maila federalean gauzak nola kudeatzen diren arazoak dituenez… kaleratzen dute. Ea orain zer geratzen den berarekin. Beno, horrela Castle-ekin dituen distantzia arazoak konpondu daitezke.
 

 

Revenge – 03×02 – Sin

 
Aspertzen naiz. Eta gainera orain Emily-k bere ekintzekin arazo etikoak izaten hasten da. Kapitulua oso hotz utzi nau eta ez zait ezer esangarria dagoenik kapituluan. Gainera pixkat zeresana eman zezakena kapituan bertan arin-arin ebazten dute. Esandakoa, aspergarria.
 

 

Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×03 – The Asset

 
Entretenigarria izan da. Zientzia-fikzio pixkat, Avengers-en osteko munduari buruzko informazio pixkat eta pertsonaiak, beno, badirudi garatzen doazela. Hala ere antzezleei, Coulson kenduta, oraindik zeozer falta zaie. Eta bukaeran denboraldian zehar egon daitekeen korapiloaren zeozer erakusten dute.
 

 

Person of Interest – 03×03 – Lady Killer

 
Entretenigarria eta atsegina izan da. Kapituluko kasuan Carter, Shaw eta Zoe batera ikustea oso dibertigarria izan. Momentu onak izan ditu, akzio eta tentsio puntuarekin. Baita Root-ekin lotutakoa, gobernua bere atzetik eta berak zoroetxetik ihes egin.
 

 

Modern Family – 05×04 – Farm Strong

 
Nahiko ondo egon da. Cam-en inguruan batez ere, bere arreba (lehen aldia agertzen dela uste dut) dela eta bere sentikortasuna dela. Gainontzekoa Gloriaren ikusteko ahalmenaren ingurukoak eta Phil eta Claire, bene, bere hortan guraso onak izan nahian.
 

 

Revolution (2012) – 02×03 – Love Story

 
Momentuz hiru ildo daude. Charlie eta Monroerena apenas agertu da eta nahiko arin ebatzi dute. Neville-n kontuari denbora pixkat gehiago eman diote eta, egia esan tipoa bikaina da. Denbora gehiena Miles erreskatatzen eta horren ondorioekin eman dute. Azkenean burruka, joan-etorri eta eztabaida antzu asko bukaeran EEBB-etako ejerzitoa agertzeko eta dena hankaz gora jartzeko.
 

 

Parenthood – 05×03 – Nipple Confusion

 
Pixkanaka azaldu diren korapiloetan sakontzen doaz (patriarkek etxea saltzea, Crosby-ren alabaren ingurukoak, Kristin-en hautagaitza) eta berriren bat aurkezten dute beste pertsonaiek zeozer edukitzeko, kapituluan bertan ebazten badira ere. Nahiko atsegina, dramoi handirik gabe eta momentu dibertigarri batzuekin.
 

 

Scandal – 03×02 – Guess Who’s Coming to Dinner

 
Hauek bere zurrunbiloan jarraitzen dute korapiloak eta momentu sinesgaitzak batak bestearen atzean jarrita. Gainera orain bat bost urte gertatutakoa eta orainaldikoa kontatzen doaz guk puzzle osoa bete arte. Egia esan ikaragarria iruditzen zait Joe Morton-en papera, antzezle hori bikaina da. Ta gainera kapituluak momentu guztiz bortitza utzi digu: Huck Olivia erasotzen. Kapitulu benetan ona.
 

 

Blue Bloods – 04×03 – To Protect And Serve

 
Kapitulua batez ere Danny-k ikertutako kasuan zentratu da, gero nahigabe Erin protagonista bilakatuz. Tentsio handikoa, erritmo biziduna eta eszena oso onekin. Pixkat albo batera Jamie-ren kontua gelditu da, zuzena. Hori bai, maitasun kontuak gauzak pixkat alrebestu ditzakela dirudi.
 

Utzi erantzuna