Kafepintxo

7 urte Edonola bizitzen, 13 urte Beste Orrialdea zabaltzen

Urtero, egun hau heltzen denean, istorio berdina idazten dut. Nola orain 13 urte Beste Orrialdea Interneten zabaldu nuen eta orain 7 urte Edonola.net domeinua erosi gauza berriak egin ahal izateko, Beste Orrialdeari leku duin bat emateko eta @TxarkoDurden lagunaren ProyectoXXI zenari etxetxo bat emateko. Denbora guzti honetan gauzak aldatuz doaz, jakintsuagoak egiten goaz eta interneteko txoko honetan bide horrek islada izan du.
 
Gaur, pare bat urte ostean diseinu aldaketa txiki bat egin diot webguneari. Hau urteroko ohitura bat zen, urtemuga egunean diseinuari aldaketak egin. Baita, urte nahikotxoren ostean, barneak ere aldaketak jaso ditu, arazoak egon daitezkelaz jabetzen naiz, baina konpontzen joango naiz.
 
Egia esan azken hilabetetan webgunarekin hartu dudan norabideaz oso pozik nago. Edukiek garrantzia hartu dute eta, zientziaren dibulgazioari esker, bisitak igo dira. Horretan sakontzea bide hona dirudi. Eta beste motatako istorioi buruz idaztea.
 
Edonola ere, gaur ospatzeko eguna da. 13 urtez egitasmo bat martxan mantentzea poztekoa eta ospatzekoa da. Gaurkoan ez da #kafepintxo rik egon, baina bai super K-burger bat.
 
Zorionak txoko berdea.
 
Zorionak txoko gorria.
 
Hemen jarraituko dugu bizi(tz)az gogoetak egiten.
 

Utzi erantzuna