Telesailak

2014ko 22. asteko serieak

Denboraldi arrunta bukatu ostean, udako seriak hasteko bidean gaude, serie gutxi batzuk zubia eginez.
 

 

Fargo – 01×07 – Who Shaves the Barber?

 
Beste kapitulu bikain bat, honako hau hainbat plano ikaragarriekin, batez ere Malvo Fargoko eraikinean sartzen denean. Badirudi Lester-ek bere mendekuak aurrera eraman dituela, bai bere anaiaren aurka, bai Hess-en aurka. Bere plana funtzionatu duela dirudi, poliziak sinetsi duela. Baina Molly-k, ez, ez zegoen hilda, ez dakit sinestuko duen. Berriro ere kapitulu bikain bat.
 

 

The 100 – 01×11 – The Calm

 
Kapitulu pixkat tranpatia. Azkenean espaziountzia ez dago guztiz puskatua eta protagonista gehienak bizirik daude. Goian bata besteak nola erreskatatzen doazen ikusi dugu eta Exodus-arekin zeozer arraroa gertatu zen ze Clarke-n ama ez da joan eta behean zeozer ikusi dute. Eta behean, beno, ba lastoa iruditu zait dena, egia esan. Oso behartua zeozer gertatzeko, Clarke kriston txunga dela agerian utzi du eta Lurtarrek zeozer egingo dutela dirudi. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna