Telesailak

2014ko 26. asteko serieak

Udan guztiz sartuta, serieak aurrera doaz. Hona asteko laburpena.
 

 

Major Crimes – 03×03 – Frozen Assets

 
Denboraldi guztietan Flynn eta Provenza-ren hankarik eta buririk gabeko kapitulu bat daukagu. Denboraldi honetakoa hau izan da. Ez beraiengatik espresiki, baina beraiek hasita. Polizia ohi zoro bat, txakur baten hilketa eta zoratutako aberats baten testamentua. Nahasketa itzela eta oso barregarria, momentu bikainak utzi dituenak, hasieratik bukaerara. Umore beltz horrekin eta komedia ikutu askorekin. Kapitulu oso entretenigarria eta dibertigarria.
 

 

Pretty Little Liars – 05×03 – Surfing the Aftershocks

 
A ez dagoenetik eta Allison itzuli denetik dena pixkat arraroa da. Bai, misterio gehiago daude, nerabe maitasun kontuak edonondik, baina zeozer ezberdin dago. Adibidez Hannaren identitate krisia eta Monak manipulatu izana. Edo Spencer-ek bere aitaren inguruan dituenak. Eta Allison zertara jokatzen duen. Ezustekoa izan da, baina kapitulu onargarria izan da.
 

 

Covert Affairs – 05×01 – Shady Lane

 
Denboraldi hasiera. Badirudi reset botoiari eman nahi diotela, Annie eta Auggi arte elkarrizketa nahiko esanguratsua izan da, eta pixkat hasierako ideiara itzuli. Denboraldirako ildoak aurkeztu dituzte, kontu nahiko behartuekin, baina horrela izan behar du guztiak berriro hasteko. Annie zaharrago ikusten dut eta gainontzekoei mantentzen dien sekretu horrek ez dakit nora eramango gaituen. Gainontzekoa betiko azpijokoak eta tipo-misteriotsu-auskalo-zer-nahi-duen berri bat agertu zaitu. Ea denboraldia nola doan. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Defiance – 02×02 – In My Secret Life

 
Gutxi gora behera dena itzuli da berera eta kontu zaharrak hortik agertu dira. Azkenean Nolan berriro ere sheriff-aren papera hartzen du, Defiance barruan hainbat azpijoko eta traizio eta pixkat maitasun kontuetan ibili dira. Alkate berria ez da dirudien bezain tentela eta Datak-ek egindako eszena ez du erosten. Honen emaztea eta semearen artean liskarrak jarraitzen dute. Zeozer pasa da baina dena nahiko gatzgabetua. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna