Telesailak

2014ko 27. asteko serieak

Udak jada martxa hartu du. Hona asteko laburpena.
 

 

Falling Skies – 04×02 – The Eye

 
Eskuetik joan zaie. Ditugun lau zatietan modu ezberdinean aurreratu dute. Lexiren kontua nahiko sineztezina da eta hor dauden azpijokoak nahiko aurresangarriak. Bere amaren kontua, beno, burua guztiz joan zaio baina orain badaki non dagoen alaba. Masontarren txikienarena ere, lastotxoa iruditu zait, ze gertatu denerako, berdin-berdin gelditzen gara. Gauza gehiago gertatu dira Mason burua eta gainontzekoak dauden presondegian, akzio pixkat, tentsioa, baina badirudi dena hurrengo kapitulurako bideratu dutela. Kapitulu zuzena.
 

 

Under the Dome – 02×01 – Heads Will Roll

 
Denboraldi hasiera. Pixkat eskuetatik joan zaie. Zer gelditu zen kupularen barruan, herrixka bat ala megahiri bat? Zeren pertsonaia berriak agertu dira ezkutatuta baleude bezala. Baita ere bukaerak zur ta lur utzi nau, benetan lauetako bat horrela hil dute? Eta nerabe hori zer da, kupularen personfikazioa? Eta Junior-en amarena, jada, demasa izan da. Bizirik eta kanpoan. Barruan, betiko tentsioa eta gora eta beherak. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Major Crimes – 03×04 – Letting It Go

 
Kapitulu gordina, grisez betetako horietako bat. Kasua gogorra izan da, bortxaketak egin dituen tipo bat bere biktimetako batek hiltzen du. Bi dira ikertuak eta kapituluan zehar bata ala beste izan daitekeela dirudi. Momentu oso gordinak utzi ditu. Gainera Rusty eta bere amaren kontuak momentu ankerrenak bizi izan ditu, pixkat pegotea, baina krudeltasuna ezin zaio ukatu. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 05×04 – Thrown From the Ride

 
Ez dakit oso ondo zertan dabiltzan. Dena nahiko arraroa da. Pertsonaien joan eta etorriaz eurak ere txantxak egiten dituzte baina dena… beltzagoa dirudi. Eta Ali, ez dakit, dena oso arraroa da bere inguruan. Ariak ere Shannarena dela eta, hor dabil, behin eta berriz. Hanna galduta ez dakiela zer egin. Behintzat beste biek zeozer arinagoa jarri dute, baina, hala ere, dena dramatikoegia da. Kapitulu zuzena.
 

 

Covert Affairs – 05×02 – False Skorpion

 
Aurreko kapituluan ikusitako konfirmatu da. Enpresa pribatuko tipoak jokoa emango du eta jada Annierekin kimika du. Auggie-k ere aurrera egin eta lehenengoa jauzi da. Kapitulua, beti bezala, akzioz eta intrigaz beteta egon da. Arthur-en lan berriak ez dakit arazoak sortuko dizkion. Oro har kapitulu entretenigarria.
 

 

Defiance – 02×03 – The Cord and the Ax

 
Irisa egiten duena ez dakit hiltzea den ala bere biktimak espazio-ontziko teknologiaren batekin infektatu. Guztia ontzi horren inguruan dago. Gainontzekoa, beno, Christie haurdun gelditzea, nerabe kontuekin jarraitzeko ondo baina sinesgaitza da. Amandaren drogadikzioak aspertzen nau eta Datak eta bere familiarena agerikoa zen. Alkateak eta Indogeneak eskutartean dutena interesa piztu dit. Kapitulu zuzena baina oraindik denboraldia definitu gabe dago. Airean gauza gehiegi.
 

Utzi erantzuna