Telesailak

2014ko 30. asteko serieak

Udako serieak beren denboraldiak garatzen jarraitzen dute. Hona asteko laburpena.
 

 

Falling Skies – 04×05 – Mind Wars

 
Egia esan saguaren eta katuarena egiten ibili dira kapituluan zehar baina gertatu, gutxi gertatu da. Tom-en bidezidorra, ihes egindakoena tramankulu bar lortzeko eta bakearen leku horretan gertatutakoa lastoa izan da. Aipagarriena Lexi-k bere aita askatzea izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Ray Donovan – 02×02 – Uber Ray

 
Ray-k gauzak egin nahi dituen modu berriak jokoa ematen du, bai bere lanean zein bizitza pertsonalean. Baina pixkat geldoa doa dena. Bere aitak sortzen dituen arazoak, bere anaiak, bere emaztea, dena nahiko errepikakorra da. Berritasun bakarra Bostoneko kazetari hori da, ea zer dakarren horrek. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 03×07 – Two Options

 
Ohiko kapituluetatik aldendu ba. Baina ikaragarria izan da. Ikusgarria, akzioz betea eta tentsio handiarekin. Guztiak bikain daude, beno, Rusty-rena pixkat soberan egon da. Baina gainontzekoa istorio bikaina kontatu dute. Beste departamendu batzuk eta FBIa sartzeak ere bere puntua eman dio. Eta Fitz-i egiten dioten eskaintzak jokoa eman dezake. Kapitulu ederra.
 

 

Under the Dome – 02×04 – Revelation

 
Hauek bere erritmoan jarraitzen dute kapitulu bakoitzean arazo bat konponduz. Behintzat arrautza nondik datorren, Junior-en amak zergatik gauzak ikusten zituen eta neskato hori nor den azaldu digute. Agian zientzia eta fedearen arteko kontu hori pixkat behartuta dago, baina, tira, beharrezkoa dute tentsioa mantentzeko. Eta bukaerakoak ez dut ulertu. Kapitulu zuzena.
 

 

Pretty Little Liars – 05×07 – The Silence of E. Lamb

 
Kapitulu honetan maitasun eta laguntasun kontuetan gehiago aritu dira. A-ren kontuan, Hannaren hanka sartzeaz gainera, bukaerako kontu hori. Bestea, Allison bereak egiten, gero eta gogaikarriagoa dena; Spencer bere familiarekin gora eta behera. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Covert Affairs – 05×05 – Elevate Me Later

 
Hasieran bazidurien Auggie eta Annie berriro lagunak direla frogatzeko kapitulua izango zela eta bukaeran nahiko txarto bukatu dute. Berriro ere bien arteko talkak izango ditugu. Gainontzekoa, misioak ondo ateratzen ari dira, Arthur eta Joan arteko arazoak behartu nahi dituzte eta Calder eta Joan aliatuak izango direla dirudi. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Defiance – 02×06 – This Woman’s Work

 
Denboraldiko kontuetan murgilduta, Tommyk Irisaren sekretua ezagutu du, Tavi-k kriston beldurra ematen du eta alkate berria dugu herrian. Kontu arrarotxoak, alkate berria eta neskatoaren kontua eta Nolan/alkate ohia/Amanda triangulu. Behintzat falta zitzaigun Voltan arraza ezagutu dugu: energia esfera bat. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna