Telesailak

2014ko 31. asteko serieak

Oporrak direla eta berandu baina hemen dator asteko laburpentxoa.
 

 

Falling Skies – 04×06 – Door Number Three

 
Beno, denboraldi erdia eman dute denak batzeko eta hemendik aurrera auskalo zer datorren. Zeren kapitulu osoan Lexi eta bere metamorfosiari buruzkoa izan da. Jendeak dituen bildurrak, Masontarren arteko eztabaidak eta Anneren epifania. Egia esan ez da ezer gertatu baina tentsio asko egon da protagonisten artean. Ea zer gertatzen den denboraldiaren bigarren zatian. Kapitulu zuzena.
 

 

Ray Donovan – 02×03 – Gem and Loan

 
Kazetariaren kontua dela eta Ray-k lana izan du. Baita ere bere alaba ikastetxe pribatu horretara bidaltzeko. Guztia horren inguruan ibili da, nahiko txukun, ondo eramanda. Hala ere bere emaztearena, ez dakit, pixkat errepikakorra iruditzen zait. Eta bere alaba eta bere mutilagunarena, ba, ez hotz ez bero. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 03×08 – Cutting Loose

 
Kapitulu ezberdina izan da hau, pixkat bere buruari adarra jotzeko, omenalditxo bat emateko eta meta izateko. Luke Perry gonbidatu gisa edukitzea bere zera izan du, gainera polizia-serie baten protagonista bezala egiten. Horren inguruan meta-txantxa asko izan dira eta oso entretenigarria izan da. Eta Provenzak dioen bezala “beti senarra da”. Eta bukaeran Rusty-ri egiten dioten jaia pixkat adioa zirudien. Kapitulu bikaina.
 

 

Under the Dome – 02×05 – Reconciliation

 
Istorio nagusietan aurrera egin dute behingoagatik. Alde batetik herriaren kontrolaren burrukan Big Jimmy vs Julia horretan, gorabehera eta azpijokoen artean joan da kontua. Hildakoak, eztandak eta bukaerako adiskidetze nahiko faltsu bat. Hildako berbizituaren kontuak, bah, nerabe kontu gehiegi. Interesgarriena Sam eta Junnior-ek eman dute, batez ere Sam kupularen lauak hil nahi dituelako. Eta bukaeran eskolan pasarte ezkutu bat aurkitzen dute armairu famatuaren atzean. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 05×08 – Scream for Me

 
Hemen hainbeste gauza gertatzen dira aldi berean pixkat galtzen naizela. Hannaren alkohol eta autosuntziketa kontua oso behartua dago, eta Ariaren amaren ezkongaiarena nahaspila handi bat, Aria eta Hannaren haserrea. Bethany horri buruz aurkitutakoa zuzena eta zalditegiarena nahiko tamalgarria. Spencer eta Toby hartekoa ere pixkat adar jotzea izan da. Eta batez ere Aliren inguruko guztia. Bai, auzo-lotsa eman duen kapitulua.
 

 

Covert Affairs – 05×06 – Embassy Row

 
Denboraldiko kontuak aurrera doazela, maitasun, elkarbizitza eta lan kontuak nahasten joan dira. Azpijoko ezberdinak egon dira bakoitzak bere helburuak lortzeko. Annie eta McQuaid artekoak ez du itxura onik, Auggi eta Hayley kontuak gutxiago. Akzioa egon da, tentsioa ere bai, baina azkenean dena nahiko nahasia izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Defiance – 02×07 – If You Could See Her Through My Eyes

 
Egia esan gutxi ekarri duen kapitulua izan da. Nolan-ek Irisarena jakitea (bukaera bikain batekin) eta Irisak espaziountzian gertatutakoaz zeozer erakusteaz gain, bestea nahiko lastoa iruditu zait. Begiena eta Castiz mozorratzen diren kontu horrekin bueltaka ibili dira baina gutxi eman. Eta horrekin lotuta dagoen Christia – Alak – ilehori triangelu hori nahiko aspergarria eta aurresangarria da. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna