Telesailak

2014ko 44. asteko serieak

Goazen asteko laburpenarekin, orain serieak martxan ditugula.
 

 

The Good Wife – 06×06 – Old Spice

 
Alicia fiskala izateko kontuarekin aurrera darrai, sinesmen kontuak jorratuta; Cary-k arazoak ditu bere bermeko askatasunarekin, pixkat behartua egia esan; Diane-k bere bulegoetara itzultzea lortzen du, eta horrela beste biak izan ditugu bueltan. Kapituluko kasua onena izan da batez ere Tascioni hortik ibili delako. Kapitulu entretenigarria batez ere azken honengatik.
 

 

Madam Secretary – 01×06 – The Call

 
Egoera latz guztietatik azkenean ateratzea pixkat sinesgarritasuna kentzen dio: lehenengo egoerak behartu ta gero dena konpondu. Horretan eskua joaten zaie. Behintzat bere senarrari protagonismo gehiago eman diote eta baita bere bigarrengoa izan behar duenarekin harremana hobetu. Interesgarria izan da, baina gauzak gehiegi behartu dituzte. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 07×05 – Meme is Murder

 
Sare sozialeko hiltzailearen kontua oso entretenigarria izan da. Kapitulu osoan bere atzetik, puzzle, bilaketa eta azkenengo momentuko tentsioarekin. Hori bai, gauza batzuk behartuak izan dira, baina, tira, onargarria. Eta onena bukaerako Castle-len iragarkia, a ze barreak. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Homeland – 04×05 – About A Boy

 
Dio, ze aspergarria izan den Carrie eta mutikoarena. Tipoa bereganatzeko jan dugun kaka jasangaitza izan da. Eta, total, akzioa eta gauza interesgarriak egon direnak zapuztu dituela gaztetxo batekin txortan jotzeko. Saul gaixoa eta Quin zer egin ez dakiela. Eta orain enbaxadorearen senarrarena beste kakapiloa. Kapitulu guztiz ahazgarria.
 

 

Person of Interest – 04×06 – Pretenders

 
Harold bere kasa ibiltzerakoan Samaritanekin zerbait lotuta zegoela nahiko agerikoa zen, ikusiko zer gertatuko den horrekin. Kapituluko kasuak momentu oso dibertigarriak eman ditu, akzio asko eta, jakin gabe, Elias eta Dominic arteko gudaren barruan kokatu da. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The 100 – 02×02 – Inclement Weather

 
Bukaerakoa pasada bat bada ere, aurreko gauza batzuk ulertzeko balio du, ilehoriak ez du hor asko iraungo baina auskalo nola lortuko duen ihes egitea. Octaviarena kriston lastoa izan da, beti berdin dabil. Kanpamendu berrikoa, beste barik, espero zitekeena gertatu da. Eta espazioan zegoenaren aluzinazioak eta beste, beno, entretenigarria zian da, baina ezeren erdian gelditu da. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 04×17 – The New Sex Deal

 
Balendin egunean jarri dira databasearen ondorioak lantzeko. Eta Jennaren hanka-sartzeetan sakontzeko. Puntu honetan gauzak behartzen dabiltza, Matty eta beste, baina gainontzekoak konpontzen du. Gay lagunak ilehoria manipulatzearena oso ona izan da, a ze barreak, eta Valerie eta bere gauzak. Eta Tamara eta Rosati itzultzea, beno, ziklikoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×06 – The Ecstacy and the Agony

 
Alde batetik Liam eta Karma izan ditugu eta bestetik Amy, Lauren eta Shane. Lehenak beren harremana definitzen, joan eta etorriekin. Besteak momentu oso ona ematen, batez ere Lauren drogatua. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×06 – Halloween 3_ AwesomeLand

 
Haloween-eko berezia. Hiru familiek banatuta ospatu dute. Jay eta Gloria bere harremanean gehiago zentratu dira. Mitch eta Cam, Lily-rekin duten harremanean eta Mitch-en kasu galtzeak. Eta Humprytarrak, beti bezala, etxeko dekorazioaz, auzokide berriekin duten lehiakortasuna barne. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×06 – A Fractured House

 
Joku aldaketa dator. Badirudi SHIELDek bere on status-a berreskuratuko duela eta HYDRAk ahalik eta min handien egiten saiatuko dela. Ward-ena tranpa bat den edo benetakoa den ez dut argi. Beste guztia oso ondo egon da, pertsonaien arteko harremanetan sakontzea modu onean egin dute eta azkenengo fitxajea asko datsegit. Bukaera, beti bezala, arraroa. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×05 – Repercussions

 
Jo, ba serie politago batean bilakatu zezaketen eta azkenean, putza, orain David-ek ere bere mendekua hasiko du. Nahiko ondo egon dira guztiak Charlotte izan ezik, pertsonai hori soberan dago ta nahiko penagarria da. Emily eta Victoria arteko eszena onena izan da eta David Amanda gogoratzen xamurrena. Kapitulu ona.
 

 

Scandal – 04×06 – An Innocent Man

 
Kapituluko kasua Mellieren itzulerarekin lotu dute. Kasua bera interesgarria izan zitekeela zirudien baina azkenean zoro bat besterik ez zen, eta dena oso Barbara Bush izan da. Bestetik Jake – Fitz – Olivia triangelua izan dugu, Comander-ekin hor erditik, dena nahiko ikusia eta ziklikoa. Huck-ena nahiko aurresangarria zen, Cyrusena agerian gelditu da eta Oliviaren argazkien kontua beste bira bat. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Parenthood – 06×06 – Too Big to Fail

 
Denboraldi erdira heldu gara eta hiru hilabete aurrera egin dute. Kapituluan Gurasoak eta Julia alde batera utzi dituzte (aurrekontu kontuak direla eta horrela egitea erabaki zuten: denak kapitulu guztietan ez agertzea) eta horrek istorio batzuetan kokatzea eta sakontzea baimendu digu. Hank-en alabarenak momentu oso onak utzi dizkigu, Launchonette-n ingurukoak momentu gogorrak baina benetakoak eta Max-en maitasun kontuek, beno, samurtasuna. Egia esan ezbeharrei aurre egitearen eta erabakien inguru hausnarketen kapitulua izan da. Kapitulu bikaina benetan.
 

 

Blue Bloods – 05×06 – Most Wanted

 
Kapituluan gai sasifilosofikoak gehiago landu dituzte beste ezer baino. Zeren, azken finean, kasuan gertatu dena argi zegoen eta tipoa nola harrapatuko zuten zen galdera bakarra. Erinek protagonismo gehiago izan du baina azkenean leku berean gelditzeko. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna