Telesailak

2015eko 2. asteko serieak

Gabonetako zoramena pasa ostean serie gehienak itzuli zaizkigu eta midseason-eko batzuk hasi ere. Hona asteko laburpena.
 

 

Madam Secretary – 01×12 – Standoff

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Estatu Idazkaria asteburu pasa bidaltzen dute eta Texas-erekin guda zibila ā€œpizten” da. Nahiko behartuta dena baina sinesgarria, politiko bakoitzaren beharrak eta ikuspegiak aurrez-aurre jarriz. Espien kontuarenarekin pixkat pasatzen ari dira, lastotxo gehiegi, Idazkaria eta bere senarraren arteko arazoak bezala. Baina, tira, interesa mantendu da momentu oro. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 06×11 – Hail Mary

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Eta Cary salbatu dute. Oso behartuta, pasatu dira eta, gainera, etorkizunerako arazo berriak sartu dituzte Kalindarekin. Behintzat kartzelara sartzeko prozesuan laguntzen zion tipoarena oso dibertigarria izan da eta Alicia-k eztabaida prestatzen nahiko ondo egon da. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 03×17 – Internal Affairs

 
Kapituluak tentsio altua izan du, Julio-ren amaren inguruan eta beraren inguruan gertatutakoak direla eta. Egia da Julio kontu hauetarako erabiltzea errepikakorra dela, baina ondo eraman dute. Jack eta Sharon-ena pixkat lastoa izan da baina badirudi zeozer egingo dutela horrekin. Eta bukaera behintzat irri bat atera digu. Kapitulu ona.
 

 

Broadchurch – 02×01

 
Denboraldi hasiera. Gordin dator denboraldia, Istorioarekin jarraitzen dute baina elementu berriak sartuta. Epaiketa osoa egongo da eta defentsak edozer erabiliko du Joe aske uzteko, horrek dena hankaz gora uzten badu ere. Hardy-ren iraganak ere paper garrantzitsua izan du kapitulu honetan, Broadchurch-era benetan zergatik joan zen ezagututa. Batez ere azpimarragarria antzezleen lana, drama behar bezala jarrita. Kapitulu bikaina.
 

 

Person of Interest – 04×11 – If-Then-Else

 
Buf, a ze nolako bukaera, Shaw hiltzen dute eta dena pixkat plof gelditzen da. Kapitulua berez oso ondo egon da makinak nola pentsatzen duen erakutsi digulako simulazioen bidez. Simulazio hauek bikainak izan dira, momentu oso barregarriak utzita eta guzti. Baita ere makinak xakera jolasten ikasi zuenekoa interesgarria izan da. Baina bukaera horrek zur ta lur utzi nau. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 05×14 – Through a Glass, Darkly

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Nola esan, bai, betiko auzo-lotsa Ravenswood-eko gauzatxoak gehituta. Pertsonaiak nola ateratzen diren, jartzen dituzten aitzakiak eta gauzak modu batean edo bestean nola ebazten dituzten korapiloak negargarria da. Joku aldaketa bat egin izan nahi dute Allison gartzelara eramanda, baina, tira, dena oso behartuta. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 06×11 – The Day We Almost Died

 
Kapitulua pixkat kuriosoa izan da: kotxe ez-istripu batetik nola atera diren pertsonaietako bakoitzak eta zer egin duten. Istorioak gurutzatu dira, momentu dibertigarriak egon dira eta nahiko arin joan da dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×11 – Epitaph

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Daniel-en heriotzaren ingurukoak behar zutenak nahaste eta zalaparta gehiegi izan ditu. Aurrera eta atzeraka ibili dira Emily dela, Victoria dela, Margoux dela, David dela. Azkenean dena betiko martxan uzteko. Louise horrek egiten duena gero eta pegoteagoa da eta bukaeran balizko gaiztoa agertzea pasada bat. Kapitulu eskasa.
 

 

Parenthood – 06×10 – How Did We Get Here?

 
Lau kapitulu besterik ez zaizkigu gelditzen eta negar asko egingo dugula dirudi. Maila altuan daude, bai gidoiak bai antzezleak. Kapitulua ospitalean eman dute eta solasaldi eta hitzik gabeko eszenekin ariketa artistiko ikaragarria eman digute. Zeek hilko zaigu? Adam eta Crosby-k zer egingo dute? Sarah eta Juliak? Serie honek behar bezala agur esango digula dirudi. Kapitulu ederra.
 

 

Shameless (US) – 05×01 – Milk Of The Gods

 
Denboraldi hasiera. Nahiko lasai hasi dute, drama gutxirekin, aurreko kontu batzuekin jarraituz eta berriak jarrita. Nahiko ondo oro har, tonu lotsagabe hori berreskuratuta, eta uda aldean kokatzen dute. Ikusiko dugu zer ematen duen denboraldiak. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 05×11 – Baggage

 
Jaimi gaixoarekin ez dakite zer egin, hasieran izan dugu gero Garret-Gormley-Frank hirukotearen arteko harremana lantzeko. Pixkat behartuta dena baina, tira, eramangarria izan da. Bestea Danny-ren kasua izan da, bankuan zegoela gertatu den lapurreta eta hori ebaztea. Beno, beteranoak eta gainontzekoa nahastuz, beren patriotismoa areagotzeko. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna