Telesailak

2015eko 9. asteko serieak

Aste honetan serie gutxi batzuk aurrera jarraitu dute. Hemen laburpena.
 

 

Castle – 07×16 – The Wrong Stuff

 
Irri eta momentu bikainak uzten dituen kapitulu horietakoak, Castle bere onena ematen. Balizko Marterako misio baten inguruan, zientzia-fikzio eta poliziako klasikoak dituzten osagai horiekin. Oso entretenigarria, asmo handirik gabe baina interesgarria. Kapitulu ederra.
 

 

Broadchurch – 02×08 – Series 2, Episode 8

 
Denboraldi bukaera. Gauza batzuk salto egin dituztela iruditu zait (noiztik Hardy eta Miller inspektore dira berriro?) baina sendoa oro har. Epaiketan Joe ez errudun atera da itxarotekoa zen bezala eta ondorioekin pixkat jolastu dute baina azkenean nahiko zuzenak izan dira. Indar guztia Sandbrook-eko kasuan egon da, dena jakin dugu, dena esan dute eta, hortaz, hori itxita gelditzen da. Kapitulu ona.
 

 

Modern Family – 06×16 – Connection Lost

 
Kapitulu ezberdina izan da. Narrazioa eta hori eramateko modua berritzailea baina Apple-en iragarki luze bat iruditu du. Haley ez aurkitzearen inguruan Claire antolatzen duena familia guztia inplitatuz, dena Mac batetik aireportuan dagoela. Entretenigarria izan da behintzat. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×16 – Blunt

 
Zenbaki bati lagundu behar dioten kapitulu klasikoa. Baina lagundu duten neska nahiko bitxia, agian aurrerago berriro agertu daiteke. Dominic eta Brotherhood-eko tramarekin lotuta egonda eta entretenigarria izan da. Bestetik Root aurreko batean agertutako software konpainiako tipoaren konpainia berrian sartu da. Ikusiko nora doan hori. Kapitulu atsegina.
 

 

Pretty Little Liars – 05×21 – Bloody Hell

 
Orain jokoa aldatu denez A-ren bila daude berriro. Horretarako Allisonekin harremana zuzendu dute baina, tira, dena oso behartua. Hor bitartean gertatu den guztia, ba, hori, sinesgaitza eta tristea, dena oso tristea. Bata Londonera, besteak bere maitasun eta lehiaketa kontuekin,… kapitulu ahazgarria.
 

 

The 100 – 02×14 – Bodyguard of Lies

 
Hiru istorio egon dira. Argiaren hiria bilatzen dabiltzanak beren frogekin jarraitzen dute, dena oso moseis-biblikoa eta luze ari zait gertatzen. Mendiaren barruan Bellamy izan da protagonista, traizioren bat erdian, baina azkenean laino azidoa desegin du. Gudarako itxaroten daudenak hor ibili dira bere kontuekin, eta Lexa eta Clarke arteko tentsio sexuala eztandatxo bat izan du. Tentsioa egon da, akzioa baina lastoa ere. Kapitulu zuzena.
 

 

12 Monkeys – 01×07 – The Keys

 
Badirudi CIAren bidez birusa banatzea gelditu dutela. Eta Cole hil egingo dela. Baina ziur tranpa daukala eta zerbait gertatuko dela. Hala ere kapitulua bera interesgarria eta entretenigarria izan da. Akzio asko egon da eta ezjakintasun momentuak. Kapitulu ona.
 

 

Helix – 02×07 – Cross-Pollination

 
Hasieran Michael-en istorioa kontatu digute Pariseko neskatilak esanda eta hortik aurrera Michael bere lana suntsitzen. Hor erdian hainbat kontutxo izan dira, batez ere Sarah-k bere haurra galtzea eta Amy-ren ingurukoak. Interesa mantentzen dute eta batzuetan ezustekoekin pasatzen dira. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna