Telesailak

2015eko 16. asteko serieak

Serieak bukaerako bidean jarri dira eta mid-season ostekoak hasten hasi dira. Hona asteko laburpena.
 

 

Madam Secretary – 01×20 – The Necessary Art

 
Oraingoan errusiarrak, guda hotza eta halakoak berrekartzeko. Topikoegia izan dela alde batera egonda, tentsioa egon da eta interesa mantendu dute, ikuspuntu horretatik txukun.
 

 

The Good Wife – 06×19 – Winning Ugly

 
Saint Alicia deseraiki eta apurtu dute. Bira nahiko harrigarri batean dena Aliciaren aurka jarri dute Fiskala ez izateko, bere irudia guztiz apurtuta. Denboraldi osoan kontu honekin eduki ostean horrela amaitzea behartua eta adarra jotzea iruditu zait. Beste kontua Cary-ren epaiketaren txiklea luzatzea izan da, frogen kontua dela eta. Dena nahasteko eta dramatismoa jartzeko, baina astuna bilakatzen dabil. Kapitulu eskasa.
 

 

Community – 06×06 – Basic Email Security

 
Kapitulu honetan serie askoren korapiloari (emailak jakingo dira) gustura adar jo diote. Dena adierazpen askatasunarekin lotua, bukaera bikainarekin: ikasgaia zein den jakitea. Bere umore azido bikain horrekin. Kapitulu ona.
 

 

Person of Interest – 04×20 – Terra Incognita

 
Dena arraroa eta geldoa izan da, zerbait ezohikoa serie honetan. Hasieratik argi zegoen Carter-en itzulera Reese-n imajinazioa zera bakarrik hiltzeko bidean edo. Carter berriro ikusteko ondo egon da baina dena lastoa izan da, Reese-n sentimenduetan sakontzeko eta beste. Baina ez dakizkigun gauza gutxi. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×17 – Melinda

 
Seriaren mitologiaren barruan hainbat gauza lotu eta azaldu dituzte: bai Sky-ren amaren lana, bai Sky berari buruz, bai May-ren legenda nondik datorren. Baita Coulson zertan ari denari buruzkoarekin gurutzatu dute eta bukaeran kontu horretan pixkat aurreratu dute. Baita Sky-ren entrenamendua eta Raynaren boterea zein den jakin dugu. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The Following – 03×08 – Flesh & Blood

 
Beste serie batean gaude, orain Theo honen atzetik. Ia dena horren inguruan da: nola aurkitu duten eta tipoak nola kudeatzen duen bere bizitza. Hortaz gain Hardyri burua joaten ari zaio Carrollekin eta Carrollek ere pentsamendu arraroak ditu. Kapitulu zuzena.
 

 

Game of Thrones – 05×01 – The Wars to Come

 
Denboraldi berria. Eta bizio berdinekin jarraitzen dugu: istorio kopuru altua baina dena lastoa, ez aurrera, ez atzera. Beti zerbait gertatuko delakoan daude baina inoiz ez da ezer gertatzen. Gainera istorioak oraindik gehiago nahasteko osagaiak jarri dituzte. Geldoa eta luzeegia. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Revenge – 04×19 – Exposure

 
Clip-show, bilduma, aspergarri bat. Emily-k Amanda dela esan duenez ba istorio guztia berriro kontatu digute, egon diren ikuspuntu eta alderdi ezberdinekin. Kapituluan zehar berkokapenak eta erreakzioak egon dira baina batzuk behartuak eta beste batzuk sinesgaitzak. Behintzat bukaeran Amanda norbaiten, oraindik ez dakigu noren, jomuga bilakatu dela ikusi dugu, joko aldaketa agian. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×19 – I’m Just a Bill

 
B613 inguruko kontuak nahiko ondo egon dira eta bukaera nahiko harrigarri batekin, bukaerako eszenak zur ta lur utzi nau. Kapituluan egon den kasua nahiko agerikoa iruditu zait baina kapituluak izan duen bukaera horrekin ez da guztiz espero zena izan. Eta Lehendakariordearena oso ondo egon da, pertsonaia horrek kriston bizitasuna ematen dio serioari. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna