Telesailak

2015eko 21. asteko serieak

Ba beste serie batek denboraldia bukatu du, beste batek agur esan eta beste biri gutxi falta zaie. Denboraldi normala ia bukatuta, udakoak itxaroten jarri naiz. Hona laburpena.
 

 

Game of Thrones – 05×06 – Unbowed, Unbent, Unbroken

 
Bi ahizpen kontuak izan dira aipagarrienak. Batetik Aria dugu aurpegi gabeko bat bilakatzeko prozesuan; bestetik Sansaren istori iluna eta lazgarria, bukaerako bortxaketa gogor horrekin. Gainontzekotik King’s Landing-eko azpijoko guztiak txukun, Dornekoari joko gutxi ateratzen dabiltza eta Tyrion eta Jorah-rena nahiko lastoa. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×14 – Dead or Alive & 03×15 – The Reckoning

 
Seriaren bukaera. Beno, beste kate batek berreskuratzen ez badu, baina niretzat nahikoa izan da. Irekia itxi badute ere, berdin dio. Bi kapituluak denboraldia bezala, denbora galtze bat. Zerbait interesgarria gertatzen denerako lastoa, hildakoak, bururik gabe edonora korrika egitea eta zentzugabekeria asko sartzen dituzte. Azkenean hildako pila bidean uzteko, itxaroten ez dituzun gaiztoak agertzea, dena nahasia eta zentzurik gabe. Kapitulu ahazgarriak. Denboraldia bezala.
 

 

Community – 06×11 – Modern Espionage

 
Paintball-eko kapitulu klasikoa ekarri digute baina espioi estiloan. Franky ez haserretzeko izkutuan dagoen borrokaren atzetik nor datorren atera eta bere betiko zorakeriak egin dituzte. Egia da kapitulu hauek bikainak direla eta hau ere izan da, erreferentzia eta omenaldi ugarirekin. Kapitulu ederra.
 

 

Modern Family – 06×24 – American Skyper

 
Denboraldi bukaera. Eta pixkat triste bukatu da. Familia guztia batu da Alexen graduazioa ospatzeko eta istorio ezberdinak bikain gurutzatu eta lotu dira. Phil robot moduan egoteak eta Gloriaren lehengusuak umore puntua jarri dio baina nahiko gazia izan da. Alexi agurra nahiko ondo eraman dute, ez dakit nola kudeatuko duten datorren denboraldian, eta Haley-ren bihotz apurtua nahiko gogorra izan da. Kapitulu bikaina.
 

Utzi erantzuna